Euskal Selekzinoaren nazinoarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua suspertu dabe

Bizkaie! 2026-11-12 08:24   Kirola

Euskal Selekzinoak ateak zabalik entrenauko dau barikuan, hilaren 13a, Donibane Lohizunen.

Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF-FVF) Euskal Selekzinoaren nazinoarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berpiztu dau, bai gizonezkoena, bai emakumezkoena. Helburu horregaz, Kirol Kontseilu Gorenera jo eta ekimenari buruzko informazinoa helarazo deutso Espainiako Futbol Federazinoari, bultzatu nahi dauen eredu juridikoa Kirolari buruzko abenduaren 30eko 39/2022 Legearen 48.2 artikuluan oinarritzen baita. Agindu horrek aurreikusten dau autonomia-erkidegoetako kirol-federazinoek zuzenean parte hartu ahal izatea nazinoartean, jagokon nazinoarteko federazinoak horretarako aukerea emoten dauenean eta beren autonomia-erkidegoan historian eta gizartean errotutako kirol-modalidadeak edo espezialidadeak diranean.

EFF-FVFren ustez, euskal futbolak ibilbide historikoa eta ezarpen soziala batzen ditu, eskaera hori justifiketan dabenak. Eskaerea oinarritzeko, federazinoak dokumentu historiko eta sozialak aurkeztuko ditu, futbolaren errotzea, kluben zeregina, selekzinoen ibilbidea eta hirreen dimensino sozial eta instituzionala dokumentetako.

Prozesua berraktibeteak jarraipena emoten deutso Federazinoaren Batzar Nagusiak 2018ko abenduaren 12an hartutako erabagiari, izan be, erabagi horrek euskal futbolak bere selekzinoen nazinoarteko ofizialtasuna lortzeko eta FIFAn eta UEFAn zuzenean sartzea eskatzeko borondatea adierazo eban.

Era berean, Eusko Jaurlaritzeak berak, 2024-2028 legegintzaldirako gobernu-programan, 57. konpromisoan, nazinoetako selekzinoen nazioartekotzeari jagokonez (1. ekimena): Nazinoarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko beren selekzinoen ofizialtasunean aurrera egitea erabagiten daben euskal kirol-selekzinoei laguntzea, Espainiako Gobernuagaz lortutako akordioaren esparrua kontuan hartuta.

Euskadiko Futbol Federazinoak alkarrizketarako eta negoziazinorako bide baten alde egin dau CSDgaz, RFEFegaz eta inplikautako gainerako erakundeakaz, ordenamendu juridikoagaz eta futbolaren nazinoarteko araudiagaz modu bateragarrian aurrera egitea ahalbidetzeko akordioak aztertzeko, kirolarien eta euskal futboleko estamentuen borondatea errespetauta.

Bien bitartean, Euskal Selekzinoak ateak zabalik entrenauko dau barikuan, hilaren 13a, Donibane Lohizunen, Plaine des Sports de Chantaco – Stade René Lacoste entzutetsuan, goizeko 11:30easn hasita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu