Nadia Erostarbe bosgarren izan da CTko Philippines Pro txapelketan

Bizkaie! 2026-11-03 08:00   Kirola

Zarauztarrak ezin izan dau final-laurenetan gainditu Tyler Wright Munduko txapeldun ohia.

Nadia Erostarbe. | Ikusi handiago | Argazki originala



Halan da be ere, Nadiak Filipinetako txapelketeari agur esan deutso zirkuituko sailkapen nagusian postu bat gora igonda. Hurrengo geldialdia, Punta Rocaseko ISAko Munduko txapelketea izango da

Munduko zirkuitu gorenean, 14 surflaririk onenak dabizen txapelketan, zarauztarra Sawyer Lindblad estadubatuarragaz izan da lehian eta emozinoz betetako txandan, 10.04ko puntuazinoagaz egin dau aurrera. Amerikarrak, barriz, 9.57ko puntuazinoa jaso dau.

Punta Rocaseko Munduko txapelketea

Zazpi euskaldun izango dira lehian. Espainiar estaduak egindako deialdian sei surflaritatik lau euskaldunak dira: Nadia Erostarbe, Janire-Gonzalez-Etxabarri, Ariane Ochoa, eta Ruben Vitoria (Yago Dominguezek azken orduko lesinoa izan dau eta Jacobo Trigok ordezkatu dau).
 
Horrezaz gan, Kai eta Hans Odriozola anaiek Alemaniagaz parte hartuko dabe eta Naïa Montek Frantziagaz.

Zemendiaren 6tik 15era, Lima hegoaldeko leku enblematiko hau surf globalaren erdigune izango da, ISA World Surfing Games 2026 izeneko txapelketea hartuko baitau. Ikuskizuna ez eze, Los Angeles 2028ko Olinpiar Jokoetarako burrukea be sustatuko dau txapelketeak.

Punta Rocas goi-errendimenduko surferako agertoki ezin hobea da, Lower Trestles Joko Olinpikoetako egoitzea izango dan bezela. Leku bikaina da surfaren hirugarren ziklo olinpikoari ekiteko.

Surfaren hirugarren ziklo olinpikoaren lehen ekitaldi lez, 2026ko Munduko Surf Jokoek LA28rako sailkapen postu bat emongo deutse ondoen sailkatutako gizonezkoen eta emakumezkoen taldeei. Plaza horreek beteko dituen atletak Batzorde Olinpiko Nazionalek (CON) aukeratuko ditue.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu