Bueltan da Getxon Red Electrica Punta Galea Big Wave Challenge, Europako Olatu Handiko Surf Txapelketa zaharrena

Bizkaie! 2026-10-28 08:00   Kirola

Zain egoteko epea zemendiaren 1an hasi eta 2027ko apirilaren 30ean amaituko da.

Danetara, 30 surflari izango dira, gizonezkoak eta emakumezkoak, bertakoak eta nazinoartekoak, eta 30.000 € sarietan.

Red Eléctrica Punta Galea Big Wave Challengek surf-modalidade honetako nazinoarteko kirolari nabarmenenak erakarten ditu, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan: 6 emakume eta 24 gizon, munduko top erdiak inguru eta bestea, bertako surflariak.

Zain egoteko epea zemendiaren 1an hasi eta 2027ko apirilaren 30ean amaituko da. Deialdia 48 ordu lehenago iragarriko da.

Red Electricaren eta Getxoko Udalaren babes nagusiaz gan, ekitaldiak Laboral Kutxaren laguntzea be izango dau, EITB taldea media partner izanik, surf-komunidadean oso errotuta dagozan tokiko enpresak, besteak beste, Styling eta Fangaloka, Euskal Herriko eta Bizkaiko surf federazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu