Euskal emakume guztiak World Surfing Gameseko bigarren kanporaketan sartu dira
2026-11-10 07:51 KirolaAmaitu da 2028ko Los Angeleseko Joko Olinpikoetarako lehen geldialdi puntuagarria.
ISAk (International Surfing Association) atontzen dauen Munduko Txapelketako emakumezkoen koadroaren lehen kanporaketea joan zan eta emakumeak Punta Rocaseko podiumean lehiatzen hasi ziran, baina goizeko lehen orduan sistema elektrikoagaz arazo bat sortu zanez, jardunaldia atzeratzen joan zan eta eguneko azken txandak gaur egiteko geratu ziran.
Kontrusak kontu, Janire Gonzalez-Etxabarrik bigarren kanporaketarako txartela irabazi eban atzo eta gaur Basque Teameko bikaintasun proiektuko Ariane Ochoak eta Baionan jaiotako Naïa Monte surflariak be lortu dabe txartela.
Iparraldekoa eguneko lehen txandan lehiatu da. 15 urtegaz, ISA Munduko Txapelketa honetan ez da kikildu, eta zirkuitu pribatuan bezela, kirol honetan etorkizun oparoa dauela erakutsi dau beste behin. Baionakoak 11.33ko puntuazinoa lortu dau, Panamako Belen Elizondo (4.5) eta Guatemalako Darlyn Ramirez gaindituz (0.8).
Ariane Ochoak be nagusitasun handiz irabazi dau txartela. Bilbotarrak 12.00 puntu jaso ditu Coral Jeanne Bonilla mexikarraren (2.43) eta Wan Yu Chen Taipeiko surflariaren kontra (4.37). Ariane depboraldi bikaina egiten dagp eta azken jarduketek CTan, munduko zirkuiturik handienean, sartzeko aukerea dauka. Bizkaitarrak Perura joandako komunikazino taldeari adierazo deutsonez, kanpotik etxurea bestelakoa izan daitekeen arren, Punta Rocaseko olatua olatu gatxa da, eta egingo diran irakurketak bikainak izan beharko dira lehiaketa nagusian aurrera egiten jarraitzeko.
Bien bitartean, Ruben Vitoria eta Hans Odriozola hirugarren kanporaketara pasau dira Punta Rocaseko Munduko Txapelketako gizonen koadroan
Kai Odriozolak ez dau bigarren kanporaketea gainditu eta errepeskea jokatu beharko dau .
Punta Rocaseko World Surfing Games txapelketan emakumeen lehen kanporaketea amaitu danean, gizonezkoen bigarren kanporaketeari ekin deutse eta horretan euskal lehiakide guztiek hirugarren faserako txartela irabazi dabe. Ruben Vitoriak eta Kai eta Hans Odriozola anaiek aurrera egiten jarraitzen dabe Munduko Txapelketan lehiaketa nagusiaren bidetik.
Hans izan da hiruretatik lehenengoa uretara sartzen; bigarren txandan hasi da burrukan. Donostiako anaietan gazteenak lehen kanporaketan baino gatxago izan dau gaur txartela eskuratzea, izan be, txandea azken segundoetan erabagi da. Lau lehiakideek azken momentura arte dana emon dabe hurrengo faserako sailkapena lortzeko. Salvadorreko Bryan Pérezek amaitu dau serieko lehen postuan 10.63ko puntuazinoagaz eta ondoren Hans sailkatu da 10.57 puntugaz. Taipeiko Chia Chi Yu surflaria 10.27rekin jausi da eta Samoako surflaria Liam Wilson 6.44gaz.
Ruben Vitoria hurrengo kanporaketara lasaiago igaro da baina sei olatu hartu behar izan ditu txartela ziurtatzeko. Txandak korapilatzen doaz eta Peruko olatuaren irakurketea ez da hain erraza. Edozelan be, surflari guztien helburua bide nagusitik lehiatzen jarraitzea da, errepeskea erabili beharrik barik eta bide horretan beste pausu bat emon dau zarauztarrak. Rubenen olatu onenek 10.66ko puntuazinoa jaso dabe eta, beraz, aurrera egin dasu txandako lehen postuan, Ntokozo Maphumulo hegoafrikarraren (8.86), Reed Platenius kanadarraren (7.9) eta Oliver Rijssenbeek holandarraren (7.37) aurretik.
Kai Odriozola euskal surflarien jardunaldiari amaierea emon deutso. Anaietan zaharrenak ez dau bere egunik onena izan. Laugarren amaitu dau bere txandea eta, beraz, hemendik aurrera errepeskea jokatu beharko dau aurrera jarraitu ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
