'Galduta nabil eta ez dakit'

Bizkaie! 2026-11-12 09:25   Musikea

Zortzi kantu batu ditu hirugarren diskora Txopet taldeak.

Sormen-prozesu berezi baten emoitzea da, taldeak aurkezpen-birea bertan behera itxi behar izan ondoren bizitako etenaldiaren ondorioz sortua.

Aurreko diskoaren aurkezpen-biran ebizela, taldekideetako batek izandako istripu baten ondorioz kontzertuak bertan behera itxi behar behar izan zituen. Behartutako geldialdi horrek, ostera, sormenaren indarra suspertu eta zortzi abesti barri egiteko aukerea aprobetxau eben. Etenaldiak eragina izan dau diskoaren soinuan: taldearen ohiko sustraiei eutsiz, modu naturalean buztartu ditue popa, post-punka eta folka, orain arte esplorau bako elementuak txertatuz.

Berbak be garai horren isla dira. Galera personalak, barruko gatazkak eta gizartean bizi daoguzan aldaketa azkarrak ditue aztergai. Diskoa osorik euskeraz sortu dabe, hizkuntzeagaz, ondareagaz eta kultureagaz daben konpromisoari eutsiz. Taldearen eretxiz, aldaketa sozial bizkorren testuinguruan, euskeraz sortzen jarraitzea ezinbestekoa da.

Aurreko lanetan bezela, Bilboko Eten Espazio Sonoro estudioan grabau eta produzidu dabe diskoa, Urtzi Iza-ren eskutik, gaur egungo euskal musikagintzako erreferenteetako bategaz. Oraingo honetan, Jacobo Naya be batu da proiektura, sormen-prozesua beste maila batera eroateko. Naya esperientzia handiko musikaria eta teknikaria da, eta La MODA, Valeria Castro eta Grande Amor artistakaz lan egin dau, besteak beste.

Diskoaren nortasun bisuala Julen Alberdi artista nafarraren esku geratu da. Taldeagaz lehen diskotik dabil lanean Alberdi, eta orain ere abestien interpretazino propioa egin dau, ilustrazino bereziak sortuz. Musikearen eta pinturearen arteko lotura hori proiektuaren ezaugarri bihurtu da. Alberdik, gainera, Carolina Durante eta Albert Pla artistakaz be lan egin dau.

Edizino fisikoa Euskal Herrian bertan produzidu dau taldeak, Urdulizen kokatutako PressPlay enpresearen eskutik.

Kotxea.

Diskoa plazaratu eta ohiko promozino lanez gan, taldeak aurkezpen-ekitaldi berezia iragarri dau: diskoa osorik joko dabe zuzenean, proiektuan parte hartu daben hainbat lagunen kolaborazinoagaz.

Horrezaz gan, nazinoarteko bira berezia be aurkeztuko dabe, lan barria zabaltzeko asmoaz.

Kontuak kontu, «Galduta Nabil eta Ez Dakit» gaurtik aurrera dago eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu