Bilboko Koral Alkarteak Juanjo Mena orkestra-zuzendariari emongo deutso Maitena Saria
2026-11-19 09:15 MusikeaSariak haren ibilbide profesionala eta Bilboko Koral Alkarteagaz izandako hartu-emon estuak autortzen ditu.
Zemendiaren 20an, Bilboko Koral Alkarteak Santa Zezilia eguna ospatuko dau, musikagileen jagolearen omenez. Egun berezia da erakundearentzat eta bertako kide guztientzat.
Urtero egiten dabenez, ospakizun honetan omenaldia egingo jake Alkartean 10 eta 25 urte beteten dituen koralistei, erakundeari eskainitako konpromisoa, dedikazinoa eta ekarpena autortzeko.
Horrezaz gan, aurtengo ospakizunaren barruan, Bilboko Koral Alkarteak Maitena Saria emongo deutso Juanjo Mena orkestra-zuzendariari, haren ibilbide profesionala eta, batez be, Alkarteagaz batera egindako musika-lana autortzeko. Sariak urte honeetan guztietan alkarregaz konpartidu dituen kontzertu eta proiektuei balioa emoten deutsee.
Errekonozimendu honen bidez, Bilboko Koral Alkarteak Juanjo Menagaz izandako hartu-emon artistiko eta personala nabarmendu ditu, baita musikearen eta musika-kulturearen zabalkundean egindako ekarpena be.
Maitena Sariaren banaketa ospakizun eta esker oneko egun baten barruan egingo da. Egun horrek agirian ixten dau Bilboko Koral Elkarteak musikeagaz, kultureagaz eta bere historia aberasten laguntzen daben personakaz dauen konpromisoa.
Bilboko Koral Alkartea
1886an sortua, Euskal Herriko musika-erakunde garrantzitsuenetako bat da. Ibilbide luzean zehar, jarduera artistiko bizia egin eta hainbat musika-proiektutan parte hartu dau, nazinoarteko zuzendari, orkestra eta musika-erakunde entzutetsuak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
