McOnak talde lekeitiarrak 'Kalamua' aurkeztu dau
2026-11-17 08:22 MusikeaTraganarrua disko barriko bigarren aurrerapena.


Bizkaiko begiratu biziko kostaldeko arrantzako azken ontziaren istorioan oinarrituta, belaunaldi baten erretratua egin dau taldeak, etsipenaren aurrean konpromisoa eta itxaropena aldarrikatuz.
Zemendiaren 13an heldu zan abestia plataformetara, taldearen hurrengo lanaren argitalpena gero eta gertuago dagoan honetan. Bizkaian begiratu biziagaz kostaldeko arrantzan ibili zan azken ontziaren istorioan oinarrituta, McOnakek belaunaldi oso baten erretratua egiten dau Kalamua abestian: ezagutu eban mundua eta agindutako etorkizuna zelan desegiten diran ikusten dagoan belaunaldiarena. Abestiak kritika sozial zorrotza plazaratzen dau, etsipenaren eta pasibotasunaren kontra eginez. Baina ez da salaketa hutsa: norbere etorkizunaren lemea hartzeko konbita da, konpromisoa, ekintzea eta itxaropena aldarrikatuz, inguruko mundua bere horretan onartu beharrean norabidea aldatzeko deia eginez. Kalamua da Traganarrua disko barriko bigarren aurrerapena. McOnaken hurrengo lana laster helduko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
