Vetusta Morla taldeak 2027ko Bilbao BBK Live jaialdian joko dau
2026-11-24 07:41 MusikeaSarrerak: bilbaobbklive eta Fever Up.
Lehendik iragarritako artistak eta honako honeek be gogoan hartu: Lykke Li, Of Monsters and Men, Vetusta Morla, Sanguijuelas del Guadiana, Triángulo de Amor Bizarro, Club Romántico: Dngdngdng b2b Florentino, 1111 eta Perfecto Miserable.
Lykke Li artista suediarrak datorren udan Europan egingo dituan kontzertuetako bat gurean egingo dau eta, egungo konpositoreen artetik, segurutik, tristura pop klasiko bihurtzeko gaitasun handiena dauenetakoa da, horren adibide izanik I Follow Rivers ikonikoa edo Sex money feelings die.
Of Monsters and Men taldeak be jaialdi honetan emongo dau 2027an Estaduan egingo dauen kontzertu bakarra, eta Nanna Bryndís Hilmarsdóttir eta Ragnar Þórhallsson abeslariek gidatzen daben indie folkak mundu guztia konkistau dau, azken urteetan generoan izandako debut garrantzitsuenetako batean, hau da, My Head Is An Animal diskoan dagoan Little Talks abesti klasikoari esker.
Vetusta Morla talde beteranoa be Kobetamendin izango da, hamarkada bitan formula aurreikusgarriei iges eginez beti. Un día en el mundo diskoak izandako indarra gogoan, talde madrildarrak hizkuntza propioa landu dau, gitarrak eta testura elektronikoak buztartuz eta Copenhague, Los días raros edo 23 de junio lako ereserki atenporalak sortuz.
Rockaren munduko Triángulo de Amor Bizarro taldeak Mi Catedral album barria aurkeztuko dau Kobetamendin, zazpigarren lana, bereizgarri daben soinua galdu barik euren burua berrasmetako daben kapazidadea erakutsiz,
Azken urteetako errebelazino nagusietakoa da Sanguijuelas del Guadiana taldeak musikearen panoramea hankaz gora jarri dau Revolá debuteko diskoagaz, nortasunez eta Extremadurako sustraien aurreko loturaz beteta.
Programazinoan bestelako generoek be izango dabe tartea, besteak este, elektronikeak, Club Romántico: Dngdngdng b2b Florentino saioagaz. Back-to-back saio berezia eskainiko dabe.
Eta ezin ahaztu Dengue Dengue Dengue bikotea, techno, UK bass eta dembow nahastauta.
Iragarritako taldeen artean, Madrilen finkatutako 1111 kolektiboa, elektronikearen mugak arakatzen jarraitzen dauena.
Perfecto Miserable, Castellótik eszena alternatibora salto egin dauen proiektua, noise popa, indie pop melodiak eta shoegaze giroko atmosferak buztartuta, midwest emoaren sensibilidade emozionalagaz.
Artista asko geratzen dira oraindino ezagutarazoteko eta Bilbao BBK Live jaialdiaren hurrengo edizinoko kartelera gehiago batuko dira.
Kontuak kontu, Bilbao BBK Live Kobetamendiko ingurune naturalera bueltauko da 2027ko garagarrilaren 8an, 9an eta 10ean, jaialdiaren nortasunaren parte baita kokalekua, eta edizino honetako lerro grafikoa jasoten dau, ilustrazino moduan berrinterpretautako ingurua. Hamarkada bi baino gehiagoren ostean, belaunaldi, estilo eta eszenen topagune bihurtu da mendia.
Bilbao BBK Live jaialdiaren atontzaileek esker ona adierazo nahi deutsee, batez be, Bilboko Udalari, BBK Banku Fundazinoari, Cervezas San Miguel eta Repsol etxeei, ekitaldi honeek gauzatzeko ezinbestekoa baita horreen guztien laguntzea, gainerako babesle eta laguntzaileakaz batera.
Sarrerak
- Jaialdirako bonuak salgai dagoz oraindino jaialdiaren webgunean, prezio berezian zemendiaren 30eko 23:59 arte.
- Salmenta orokorreko bonua: 175€ + gastuak.
- Kuadrilla bonua: 146€ + gastuak (5 bonu erosi ezkero, 6. bonua opari).
- EYCA Gazte bonua: 140€ + gastuak.
- Kanpina 4 gau: 40€ + gastuak.
- 11 urtetik beherakoak doban sartu daitekez (formulario bat bete behar da aldez aurretik).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
