'Ko-loreak', Sweet Rage abadiñarren diskoa plazan

Bizkaie! 2026-11-05 08:55   Musikea

Muted taldearen gar gorietatik sortu zan Sweet Rage.



Sweet Rage 2021ean Abadiñon (Bizkaia) sortu zan Muted taldearen gar gorietatik. Crisha sartu zan kantari eta Muted taldearen sugarrak eztitu egin ziran zeozelan.

Amorru gozoa eregiteko, konpositore edo sortzaile nagusirik ez dauen Sweet Rage seikoteak estreinako diskoa 2023an kaleratu eban, Abian, hain zuzen be. Orain, berba-olgeta bategaz dator disko barria, Ko-loreak.

Sweet Rage taldearen Ko-loreak bigarren diskoko abestiak 2024an hasi ziran grabetan eta hiru hilabetean behin bat igon eben Sarera baina lau (Azkarregia, Hain ederra, Seinaleak eta Emaidazu) disko osoagaz batera argitaratu ditue. Grabaketak, nahasketak, produkzinoa eta masterizazinoak Christophe Tytgatek egin ditu, berbak be bai, baina We beti elkarrekin Crisha Ibarrak idatzi dau. Musika konpozizinoa taldekide guztien artean egindako lana da. Kolaborazino bakarra izan dabe, Lova Lois poeta eta raperoak tarteka abestu dauelako Gaztea naiz kantuan.

Sweet Rage taldearen Ko-loreak izenburuak irakurketa bi ditu. Bat: koloreak, ñabardura ilun, bizi eta tristez betetako paletea da. Bi: ko-loreak, loreen amaierea, iluntasunak koloreak irunsten dituan garaia. Ez da kontzeptu-diskoa, paleta bat baino. Azken urte biotan idatzitako abestiak dira, munduaren begirada ilunean oinarrituta. Hemen dago autokritika ikutua eta, zelan ez, emozinoa eta gozetako beharra. Musika estiloaren arrastoan jarteko esan daiteke metal melodikora, female-fronted metal melodikora eta pop-metalera alboratzen dala Sweet Rage. Abesti guztiek bideo-joko bat dabe.

Kontzertuak

Zemendiaren 7an, zapatuan, Bilboko Santana 27 Aretoan, SWEE RAGE taldeak joko dau Anandamida Tourrean dabilen SOBER taldearen aurretik.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu