Euskal Museoa Bilbaok 'Musika Bizi' bereziaren egitaraura musika-ikuskizun bi gehiago batu ditu

Bizkaie! 2026-11-27 10:25   Musikea

Abenduaren 3an eta urtarrilaren 28an.

Musika-zikloaren helburua da, entzuleak musika tradizionalera eta koralera gerturatzea eta, esangura horretan, abenduaren 3an, Bilboko Udal Txistulari Bandeak Urratsak izeneko kontzertua eskainiko dau abenduan, Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioagaz eta Oinkari Dantza Taldeagaz lankidetzan.

Horrezaz gan, Ondarreta Abesbatzak kontzertua eskainiko dau urtarrilaren 28an.

Biak museoko klaustroan egingo dira, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak 3 euroan dagoz salgai eta museoaren webgunean eta txarteldegian bertan be erosi daitekez hemen. Euskal Museoa Bilbaok Musika Bizi zikloa denporan zehar irauteko asmoagaz sortu eban eta helburua da museoa zuzeneko musikearen, ondarearen eta sorkuntza artistikoaren topagune izatea. Ekimenak beste hitzordu bi izango ditu, musika-panoramako dibersidadea eta aberastasuna islatzen dabenak, hain zuzen be.

Lehenengo hitzordua, abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 19:30ean: Bilboko Udal Txistulari Bandeak kontzertua eskainiko dau, Urratsak izenburupean. Musikea eta jantza tradizionala buztartuko dituan ikuskizun horretan, Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioko txistu ikasleek eta Oinkari Dantza Taldeak parte hartuko dabe.

Musika-zikloaren hurrengo hitzordua 2027ko urtarrilaren 28an izango da, izan be, Ondarreta Abesbatzak kontzertua eskainiko dau arratsaldeko 19:30ean. Ikuskizun horri esker, musika korala entzuteko aukerea egongo da Euskal Museoa Bilboko klaustroan eta, beraz, entzuleek zuzeneko musikaz gozetako aukerea izango dabe ondare-ingurune berezian. Ikuskizun bi horreei esker, Musika Bizi ekitaldiak museoaren kultura-programazinoaren proposamen iraunkorra izaten jarraitzen dau, ateak edegiten baiteutse genero, formatu eta musika-talde askori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu