'Herri Txiki, Infernu Handi' 48280 lekeitiarren lehenengo diskoa plazan
2026-11-27 07:58 MusikeaEuskeraz abesten dabe umetatik bizi izan dabelako hizkuntzea.
Izena herriaren posta-kodearen zenbakiari jagokona da, 48280 (Lekeitio). Beraz, 4-8-2-8-0 edo berrogeita zortzi mila berrehun eta laurogei. Taldeak ez ditu formalismoak bete gura, gainera ez dabe formalak izateko espiriturik ez kantuetan ezta bizimoduan be.
48280koak 18, 22, 24, 28 urtekoak dira, esan daiteke kuadrilla berekoak dirala. 2024. urtean sortu zan. Kide batzuk freestyle eran rapean ibilten ziran kalean eta Txoronen beat-ak egiten zituan bere aldetik.
Hasieran Bleszen kontzertuak egiten ibili zan Txoron, gero besteak batu ziran, Ruizma eta Lil, eta aurrerago Karzu. Inguruko gaztetxeetatik deitu eutsen joteko eta jarraitzaile kopurua gero eta handiagoa zan kontzertutik kontzertura. Blezek pare bat album eta EP bat argitaratuak zituan.
Txoronen diskoa eta baita Lilek be. Ibilbidea motza izan dabe, baina sutsua. YouTuben abesti dezente jarrita lortu dabe ospea.
48280 taldearen lehenengo diskoa eta kontzeptua Herri txiki infernu handi esaldiagaz laburtu daiteke. Pogoari aparteko inportantzia emoten deutso taldeak, kontzertuetan pogo asko egiten dalako jantzan. Afroa, reggaetona, hard eta freestylea, rapa, trapa, horreek dira kantuen osogai nagusiak.
Kantuen indar birrintzailea sano garrantzitsua da, indar erasotzailea dakar musikeak, sakakada betean doa 48280. Euskeraz abesten dabe umetatik bizi izan dabelako hizkuntzea, eta erronkea da euskaraz abestuta estadu guztira salto egitea, estaduan danak enterau daitezan Lekeitio herri txikia bada be, infernu handia izan daitekeela beste guztientzat.
Zabaldu geijo (Karzu x Txoron x Lil x Blesz x Ruizma).
Peru Aldazabalek egin dau diskoaren diseinua eta Nko da bideogilea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
