Guggenheim Bilbao Museoak Marenen kontzertuagaz zarratuko dau udagoieneko egitaraua
2026-11-23 09:29 MusikeaIndie-pop eszenako ahotsik berezienetako bat izango da Kutxabank babesle dauen Art&Music programan.
Datorren abenduaren 12an, Maren artista bizkaitarrak zuzenekoa eskainiko dau bere kanturik ezagunenakaz, eta Ahaztu baino lehen album barriko hainbat kantu aurkezteko aukerea be hartuko dau. Proiektu intimoa da, ia osorik euskeraz grabautakoa, eta bertan nortasunaren, sustraien eta nagusitze-prozesuaren inguruko hausnarketak egiten ditu Marenek.
Bilbon jaioa, musikaz inguratuta hazi zan Maren. Sensibilidade liriko handiko abeslaria da, ahots inguratzaileduna, eta oso modu personalean buztartzen ditu indie-pop atenporala eta kutsu garaikidea. Euskeraz, gaztelaniaz zein ingelesez konponiduten ditu kantuak, eta ezinbesteko talentu bihurtu da estadu osoko eszenatoki eta jaialdietan.
Art & Music programearen udagoieneko edizinoa joan dan urriaren 11n hasi zan Andrea Vanzo italiar musikari eta konpositore entzutetsuaren kontzertuagaz. Orduko haretan, estilo postminimalistako artisteak bere azken diskoa aurkeztu eban Museoko Atrioan: Intimacy Vol. 2.
Art & Music programeak erakusketak talde txikitan bisitetako aukerea eskaintzen dau, bertaratuak aretoetan barrena ibili daitekezalako 20:30etik aurrera, harik eta emonaldia 22:00etan hasi arte. Gainera, Museoak taberna-zerbitzua emoten dau Atrioan bertan, edari eta pintxoakaz (konsumizinoak aparte pagau behar dira). Sarrerak 27,80 euroan dagoz Museoaren Lagunentzat eta 30,50 € gainerako publikoarentzat, eta Museoaren webguneko jardueren atalean dagoz eskuragarri (hemen).
Guggenheim Bilbao Museoak laster iragarriko dau 2027ko udabarriko Art & Music programazinoa.
Musika programatzailea: Last Tour.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
