Euskadiko Orkestreak Aita Donostiaren obra bat berreskuratu dau Parisko estreinaldiaren mendeurrenean

Bizkaie! 2026-11-05 07:40   Musikea

La vie profonde de Saint François d’Assise obrea aurkeztu dau.

Euskadiko Orkestrak Aita Donostiaren La vie profonde de Saint François d’Assise obrea aurkeztu du, 1926an Parisko Théâtre des Champs-Élysées antzokian estreinau eta ehun urtera. 2026/27 Denporaldi Sinfonikoko bigarren programea da eta konpositoreak tradizinoa eta garaiko musika-abangoardiako hizkuntzak buztartzeko izan eban gaitasuna eta ikuspegi eszenikoari eutsi eutson. Kontzertuak zemendiaren 6tik 11ra izango dira Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak euskal musika-ondarea berreskuratzearen garrantzia azpimarratu dau, gure aurretik izan diranen talentua autortzeko eta gure nortasuna indartzeko bide legez. Aita Donostiaren lanak euskal kulturearen ezaugarri nagusietako bat erakusten dau: sustrai sakonak izatea, nor garen jakitea eta mundura edegita egotea. Joandakoak ezagutzea eta ondarea jagotea oinarrizkoa da gure nortasuna ulertzeko eta etorkizunera zabaltzeko.

Proiektu musikal hau mugarri garrantzitsua da euskal musika-ondarearen autortzan eta eragile eta profesional ugariren alkarlanari esker gauzatu da, besteak beste, Ernest Martínez Izquierdo, Annie Dutoit-Argerich, Luken Munguira, Easo eta Easo Gazte abesbatzak, Fernando Bernués, David Ferré eta Josu Okiñena ibili dira lanean. BBVA Fundazinoaren babes esklusiboa eta ekarpen ekonomikoa erabagigarriak izan dira proiektua gauzatzeko; Eresbilek eta Bilboko Arte Ederren Museoak be lagundu dabe. Bengoetxeak lankidetza publiko-pribatuaren balioa nabarmendu dau, baita BBVA Fundazinoak Euskadiko Orkestreagaz eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailagaz urteetan eregitako alkarlana be, Lete Bekea lako ekimenen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu