VI. Gabonetako Organo-zikloa Algortan

Bizkaie! 2026-11-26 11:17

San Nikolas Bariko parrokian, abenduaren 16an, 23an eta 30ean izango dira kontzertuak.

Algortako Merklin Organoaren Lagunen Alkarteak (AMOMA) atonduta, zikloak hiru musika-emonaldi eskainiko ditu, abenduaren 16an, 23an eta 30ean, eguaztenetan, 20:00etan, eta sartzea librea izango da lekuak bete arte.

Ekimena Gabonetako jaien giroa aprobetxetako asmoz sortu zan, tresna historiko honen soinu-aberastasunari eta moldakortasunari balioa emoteko. Horretarako, atontzaileek errepertorio anitza eta interpretazino-maila handikoa diseinau dabe, bertako bakarlari eta musikari ospetsuak batuko dituana.

Hiru hitzorduetan errepertorio lirikoa, ongintzazkoa eta ganberakoa abenduaren 16an hasiko da, Amelia Rodriguez sopranoa protagonista dauen errezitaldi batez, Pedro Guallar maisuak lagunduta organoan.

Astebete aurrerago, abenduaren 23an, asteazkenean, zikloak elkartasun kutsua hartuko du "Ahotsak eta Bihotzak" izeneko ongintzazko kontzertuan. Bertan Xabier Agirre,
Fernando Sangroniz, Joseba Soloeta eta Jose Antonio Urdiain kantari algortarrek euren ahotsak batuko dituzte, berriro ere Pedro Guallar lagun dutela teklatuan. Diru-bilketa
osoa Venezuelako lurrikarak kaltetutako pertsonentzat izango da eta AMVE-Acción Misionera Vicenciana (Hijas de la Caridad) GGKEak kudeatuko du.

Amaiera abenduaren 30ean izango da, asteazkena, "Organo, kantu eta soka instrumentua" izenburupean. Ganbera-proposamen honetan Maria Gonzalez sopranoaren ahotsa, Gorka Mardarasen biola eta Oscar Gonzalezek interpretatutako organoa arituko dira elkarrekin.

1908ko harribitxi musikal zaharberritua

Zikloaren protagonista nagusia Algortako parrokiako organo historikoa da, 1908an Parisen Manufacturas de Grandes Órganos J. Merklin & Cie tailer ospetsuek eraikitako estilo erromantikoko pieza. Bere jatorrizko instalazioa 28.500 pezetako gastua izan zen eta José Antonio de Uriarte y Sustacharen dohaintzari esker egin ahal izan zen.

Haritz-egurrez egina, barruan eztainu eta berun aleazioko 1.500 hodi baino gehiago ditu, eskuzko bi teklatu (56 nota baino gehiagokoak) eta 30 notako pedalier bat. Mende bat baino gehiagoko historiaren ostean, 2019an zaharberritze sakona egin zioten Alejandro Turanzas organo-maisuaren eskutik — eliztar talde baten eta Getxoko Udalaren bultzadari esker —, eta esku-hartze horretan erabat berritu ziren animalia-larruzko hiru hauspoak eta horiek elikatzen dituen haizagailu elektriko isila.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu