'Antzarra Zerumugan', Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2026-11-26 08:58   Zinemea

Proiekzinoa euskeraz izango da. 

Euskal Museoa Bilbaok Antzarra Zerumugan dokumentala proiektauko dau gaur, hilak 26, Xabier Villalba Badiolaren dokumentala eta Lekeitioko antzar jokoaren gakoei buruzko hausnarketea egiten dau. Antzar jokoa Bizkaiko udalerri horretako ospakizun ospetsuenetako bat da, jenteari tradizino horretara sasoi eta txoko askotatik hurbiltzeko aukerea emongo deutso. Aldi berean, historian zehar egin diran kontaketa ugaritara hurbiltzeko aukerea be izango dabe.

Sinopsia

Lekeitiarrentzat antzar jokoa bat eta bakarra da munduan, ez dauka parekorik. Baina holan da benetan? Antzarra zerumugan dokumentalak hori argitzen lagunduko deusku. Antzar Egunaren inguruan sortu jakuzan galdera edo dudak argituko ditu edo, akaso, gehiago sortuko ditu. Antzar-jokoak garai eta txoko askotara be eroango gaitu, historian zehar egindako kontaketa ugaritara. Antzar jokoak nortasun asko ditu hainbat lekutan, Lekeitioko antzar jokoak bere nortasun propioa dauen bezela. Lekeitiarrentzat antzar jokoa ospakizun parebakoa da munduan. Baina holan da benetan? Antzarra Zerumugan dokumentalak tradizino honen historia ezagutzeko modua eskainiko deusku, jaia inguratzen daben galdera batzuei erantzunez eta mendeetan zelan eboluzionau dauen aztertuz. Dokumentazino historikoaren eta praktika horri lotutako personen testigantzen bidez, dokumentalak antzar jokoa beste leku batzuetan be egin dala erakusten dau. Gainera, Lekeitioko tradizinoak bizirik jarraitzea eta garai barrietara egokitzea ahalbidetu daben berezitasunak be aztertzen ditu. Trnsformazino horreen artean, antzar mekanikoa sartu izana nabarmendu behar da, animalia bizirik erabili barik jokoari eustea ahalbidetu dauen aukerea.

Informazino praktikoa

  • 2026ko zemendiaren 26an.
  • Ordua: 19:00retan.
  • Lekua: Euskal Museoa Bilbaoko erabilera anitzeko aretoan.
  • Sarrerak 3 euroan.
  • Sarrerak hemen. www.euskalmuseoa.eus.
  • Edukierea: mugatua.

Dokumentalaren fitxa teknikoa

  • Izenburua: Antzarra Zerumugan.
  • Generoa: dokumentala.
  • Jatorrizko hizkuntzea: euskeraz.
  • Iraupena: 62 minutu.
  • Zuzendaritzea: Xabier Villalba Badiola.
  • Gidoia: Naia Laka Arrizubieta.
  • Produktorea: Traola Produkzioak S.L.
  • Babesleak: Lekeitioko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Kolaboratzaileak: Antzar Batzordea eta Lea-Artibaiko Gurutze Gorria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu