Zinebi-k Fermin Aioren 'ETS – Itzal argitan' filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko dau

Bizkaie! 2026-11-25 12:35   Zinemea

Publikoak zemendiaren 25ean ikusi ahal izango dau filma BBK Aretoan, 20:00etan.

FMK Mediak produzidutakoa, dokumentalak En Tol Sarmiento taldearen ibilbidea jorratzen dau, 2005ean Ekoran (Arabako Errioxa) jaiotako taldea, hogei urte baino gehiagoko ibilbideagaz eta euskerazko musikan presentzia nabarmenagaz. Iñigo Etxezarreta abeslariaren bitartez, filmak arrakastearen presinoa eta umezaroan anaiaren heriotzeagaitiko dolua erakusten ditu. Filma musikariagaz, familiagaz eta taldeagaz egiten dau bidea, Konkista diskoari lotutako berreregite prozesu personalean.

Prentsaurrekoan Joseba Lopezortega ZINEBIko zuzendariak, Fermin Aio filmaren zuzendariak eta Iñigo Etxezarreta ETSko abeslariak parte hartuko dabe.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu