Ramon Bareak Ohorezko Mikeldia jasoko dau gaur

Bizkaie! 2026-11-20 13:29   Zinemea

Arriaga Antzokian, hasiko da Pabellón 6 Taldeak zuzenduko dauen galea, 2025eko zeremoniaren arduradun izan baitziran.

Eszenaratzeak zinemearen historia zeharkatuko dau, lehenengo proiekzinoetatik eta zinema mututik soinu garairaino eta gaurko zinemaraino. José Luis Canalen zuzenean joko dau pianoa eta interpretazinoak, jantzak, abestiak eta proiekzinoak girotuko ditu, abangoardiei, 27ko belaunaldiko emakumeei eta Lorca eta Lauaxetaren poetei erreferentzia eginez. Zentsureari be helduko deutso ikuskizunak, eta Alfonso Ungría zinemagileari sari bat emongoko jako.

Ramon Barea aktore, zuzendari eta egile bilbotarrari eta 2013ko Antzerkiko Sari Nazionalari egindako omenaldiak ezin ahaztu Zinebi-gaz dauen loturea: 1996an Muerto de amor saria emon eutsen eta 2018an Mikeldi Berezia, sari kolektiboa emon eutsona.

Inaugurazinoan izango dira Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia, beste ordezkari instituzional eta kultural batzuk, Joseba Lopezortega Zinebi-ko zuzendaria eta Ramón Barea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu