Euskadiko sei film labur lehiatuko dira sail ofizialean

Bizkaie! 2026-11-24 10:32   Zinemea

Mikele Landa, Maia Iribarne, Raúl Barreras, Sonia Estévez, Daniel Alegrete eta Esther Escudero zinemagileak.

Fikzinoko 4 lan, dokumental bat eta animazinoko film bat dagoz hautatutako 49 lanen artean; danetara, 3.300 proposamen baino gehiago jaso dira.

Aurkezpenean, honako honeek parte hartu dabe parte: Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak, Joseba Lopezortega ZINEBIko zuzendariak eta Cristina Ezquerra Jaialdiko jarduneko idazkari nagusia. Eurekaz batera, Mikele Landa, Neska bat desagertu da filmaren zuzendaria; Maia Iribarne, Guretako eztia filmaren zuzendarikidea; Raúl Barreras, Bitartean, gero filmaren zuzendaria; Sonia Estévez, Onena ura da filmaren zuzendaria; Daniel Alegrete, High River filmaren zuzendaria; eta Esther Escudero, Siurana filmaren zuzendaria. Filmak Arriaga Antzokian emongo dira, zemendiaren 21etik 26ra bitartean programautako Nazinoarteko Lehiaketearen zortzi saioetan.

Sariak

Nazinoarteko Lehiaketeak Zinebi Sari Nagusia (8.000 euro), Euskal Zinemearen Sari Nagusia eta Espainiako Zinemearen Sari Nagusia (6.000 euro bakotxari) emongo ditu, baita fikzinoko, animazinoko eta dokumental kategorietako Mikeldi sariak be (5.000 euro kategoria bakotxeko). Autorpen horreei Unicef Saria gehitu jake.

Beste alde batetik, Bertoko Begiradak sailak EITB Publikoaren Saria (3.000 euro), Gazte Epaimahaiaren Saria (2.000 euro) eta Mirentxu Loyarte – (H)emen Saria (2.000 euro) emongo ditu.

Nazinoarteko epaimahaikideak Iratxe Fresneda, Ana Peláez, Varya Yakovleva, Alexe Poukine eta Paola Populin dira. Palmaresa amaiera-galan emongo da ezagutzera. Galea zemendiaren 27an egingo da, 19:30ean, Arriaga antzokian.

Euskal zinema gehiago 68. Zinebi Jaialdian

Euskal presentzia Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi atalagaz osotzen da. Atal horrek bere programazinoa zabaldu eta film laburren lau saio eskainiko ditu zemendiaren 23tik 26ra Arriaga antzokian. Horrezaz gan, film dokumental luzeen hautaketa bat be izango da ikusgai, besteak beste, Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica, Mari Puri Herrero, de lo real a lo fantástico eta ETS – Itzal argitan daude.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu