Janus Lesterrek ‘Popera’ film musikala estreinauko dau
2026-11-04 12:01 ZinemeaZemendiaren 26an izango da, 20:00etan.
Musikea eta zinemea buztartzen dituan proposamenean, taldearen disko barria osorik entzuteko eta filma pantaila handian ikusteko lehenengo aukerea izango da. Gainera, diskoko abesti bat zuzenean estreinauko dabe lehenengo aldiz.
Popera lanean, bidean topetan ditugun personek gure begiradea zelan aldatu leikien kontetan dau Janus Lesterrek. Poparen indarra, umorea eta emozinoa buztartuz, bestelako bizitza bat alkarregaz irudikatzea proponiduten dauen bidaia.
Film musikala 50 minutuko iraupenekoa du. Aitor Aranguren arduratu da zuzendaritzaz, Jokin Pinatxo eta Edurne Azkarate zuzendaritzan ibili dira, eta Muga arduratu da ikus-entzunezko produkzinoaz.
Sarrerak 8 euroan dagoz salgai hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
