'Aresti eta abesti' dokumentala Zinebi-n​​​​ ikusgai

Bizkaie! 2026-11-20 11:15   Zinemea

Euskaltzaindiarentzat Digitalak enpreseak produzidutakoa zemendiaren 21ean, Guggenheim Museoan.

Gabriel Aresti bera eta Arestiren jarauntsia ardatz hartuta, dokumentalak idazle bilbotarraren poesiak euskal kantagintzan itxitako errastuaren barri emoten dau. Gainera, gaur egungo emakume kantarien ahotsetan emoten dira Arestiren kantu ezagunak. Holan, besteak beste, dokumentalean kantetan dabe Josune Arakistainek, Ana Arsuagak, Olaia Inziartek eta Olatz Salvadorrek.

Juan Felipe Garces Gabilondok zuzendu dau lana, Gorka Arreseren gidoiari jarraituz. Musikea Juantxo Zeberio Etxetxipiarena da.

Aresti eta abesti dokumentala Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 68. edizinoaren barruan emongo da, hain zuzen, zapatuan, zemendiaren 21ean, barikuan.

Dokumentalak Gabriel Arestiren obrea eta eragina aztertzen ditu, haren poesiaz gan, musikeagaz izan zituan hartu-emonak eta euskera batuaren sorreran izan eban gidaritzea nabarmenduz.

1960 eta 1970 hamarkadan musikari barriak sortu ziran Euskal Herrian, orduan 20 eta 30 urte tartean egozan (Laboa, Lertxundi, Lete, Lourdes Iriondo, Oskorri, Urko) eta euretako batzuk Arestiren poemak musikaz jantzi eta abestu zituen euskal kulturearen erreferente bihurtuz.

50 urte aurrerago, edade bereko abeslari emakumeak, Arestiren abestien bersino barriak interpretau ditue. Hona hemen dokumentalean agertzen diran kantari gazteen zerrendea: Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Paul Beitia, Maider Galardi, Ane Garcia, Andoni Imaz, Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Kattalin Barcena, Josune Arakistain, Lide Hernando eta Ana Arsuaga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu