'Quantum Cave Chronicles' izeneko argazkiak iragarriko dau BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia
2026-11-25 07:45 ZinemeaLei Bao argazkilariak Txinako Guangxiko tiankeng baten barruan ataratako irudia.
2026ko abenduaren 4tik 13ra ospatuko den BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 19. edizioak badu irudi nagusia: Quantum Cave Chronicles 1 izeneko argazkia da, Lei Bao argazkilariak Txinako Guangxi eskualdeko tiankeng baten barruan ateratako irudia.
Donostiako Club Vasco de Camping Alkarteak atondutako CVCEPHOTO mendi jarduerei buruzko argazki lehiaketan saritua izan da, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Kartela Sariaren atalean. 800 euroko diru-saria irabazi dau eta aurtengo Mendi Film zinemaldiaren irudia izango da.
Holan aurkeztu dau Lei Bao argazkilariak bere obrea:
Eguzkiaren argiak tiankeng-aren kupulea zeharkatzen dau, urrezko Tyndall habe batzuk zizelkatuz paisaje karstikoaren sakonera ilunetan. Hautsak argiaren ardatzen barruan flotetan dau, ehunka miloe urtetan eratutako lurrazpiko erreinu horren gainean distira sakratua isuriz.
Goroldioz estalitako hatxezko erlaitzearen gainean, naturearen handitasunak apalduta eta argiaren eta itzalaren alkar-joteak besarkatuta sentiduten da bat —gizateriaren eta mundu nagusi honen arteko alkarrizketa isila—. Tiankengetik kanpo, baso subtropikal oparoek egiten dabe aurrera zeru edegiaren azpian; barrualdean, itsaslabar isilek eta sakabanatutako boulderrek eusten deutse geologia karstikoaren eskulangintzarik bikainenari.
Nongxiang Tiankengek, Hechiko (Guangxi) mendietan ezkutautako -Lurraren argizagia- bezela ezaguna, naturearen interpretazino handi baina samurra taularatzen dau bere argi eta itzal dramatikoenaren bidez. Lurraren bihotzean sartzen dan eguzki-argi izpi bakotxa natureari idatzitako maitasun gutun erromantiko bat da.
CVCEPHOTO-BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia kartela sariaren palmaresa
2026 Quantum Cave Chronicles 1 Lei Bao.
2025 The Cave Julia Roger-Veyer.
2024 Fuego Jean-Baptiste Liautard.
2023 X-Man Yhabril.
2022 Ski is life Sandi Bertoncelj.
2021 The edge of guillotine Jan Zahula.
2020 Into the Light Sandi Bertoncelj.
2019 Top of Africa Christian Pondella.
2018 Learning to fly Rainer Eder.
2017 The Lighthouse Christoph Jorda.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
