Yhabril’10 – 10 años de luz, montaña y acción' argazki-erakusketea zabalik Bilbon
2026-11-16 10:26 ZinemeaAbenduaren 4tik 13ra egingo dan 19. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren egitarauari hasierea emon deutsee.
Nazioartean entzute handiko argazkilari bilbotarra da Yhabril eta hamar urteko sormen-ibilbidean outdoor munduko erreferenteetako bat bihurtu da. Harek sortutako irudi askok oihartzun handia izan dabe sareetan, eta laurogeitik gora sari eskuratu ditu sektoreko lehiaketa ospetsuenetako batzuetan, besteak beste, CVCEPHOTO eta Illume sariketetan.
Yhabril’10 erakusketeak haren hamar urteko ibilbideko argazkirik esanguratsu eta ikonikoenen hautaketea batzen dau. Ekintza-kirolak, fauna basatia eta muturreko paisajeak dira erakusketearen ardatz nagusiak. Mendiaren ikuspegi bisualean barrena egindako ibilbidea proponiduten dau, mendia bizi-arlo legez ulertuta: ahalegina, isiltasuna, arriskua, edertasuna eta kontenplazinoa uztartzen diran lekua.
Proiektuak Yhabrilen begirada artistikoa eta argazki bakotxaren atzean dagoan sormen-prozesua ezagutzeko aukerea emoten deutso publikoari: plangintzatik eta ingurumena ezagutzetik hasi, argiaren interpretazinoraino; baita personakaz eta fauneagaz eregiten dituan hartu-emonak be, beti be naturgunek merezidu daben errespetua oinarri hartuta. Yhabril mendiagaz eta muturreko inguruneakaz sakon lotutako sortzailea da, eta lotura horrek bere lanean nahiz argazkilaritzea ulertzeko moduan dauen isla.
Bilbotarraren irudien bidez, Yhabrilek natureagaz ditugun hartu-emonen inguruan hausnartu ere sentiduteko animentan gaitu. Itsasoak bezela, mendiak be aparteko edertasuneko agertokiak eskaintzen ditu, baina baita zorrotzak eta aurreikusteko sano gatxak diran inguruneak be, ezagutza, prestakuntzea eta, batez be, apaltasuna eta errespetua eskatzen dituenak. Ingurune biek gogorarazoten deuskue naturea ez dala gure jardueretarako eszenatoki hutsa, baizen geu be haren parte garela baino.
Itsasoa eta mendia paisaje oso desbardinak izan arren, esperientziak, balioak eta inguruneagaz hartu-emonetan jarteko moduak konpartiduten ditue. Lotura horrek aukerea empten deutso Itsasmuseumi bere begirada beste kultura eta arte-adierazpen batzuetara zabaltzeko, kultureari eta gizarteari edegitako espazioa izateko dauen bokazinoagaz bat etorriz. Ekimen honek, gainera, Itsasmuseumek eta Mendi Filmek urteotan jarduera eta formatu askoren bidez eregi daben lankidetzea indartzen dau, bai eta kultura, abentura eta ingurumenaren aurreko hartu-emonak publikoari erakusteko konpartiduten daben interesa bere.
Erakusketea 2027ko urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai Carol Iglesias Espazioa aretoan. Bisitea doban da, museoaren ohiko ordutegian: martitzenetatik domekara, 11:00etatik 19:00retara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
