Martxan da 37. Fantasiaren eta Bildurrezko Zinemearen Astea

Bizkaie! 2026-11-02 11:22   Zinemea

Gaur, zemendiak 3, egitarau potoloa iragarri dabe.

Antzoki Zaharrean: Nazinoarteko film laburren maratoia (16:00); Bloody Tennis filmaren proiekzinoa (20:00); eta El diablo sabe tu nombre filmaren proiekzinoa (22:30).

Kontuak kontu, aurten 32 film luze, 33 film labur eta telebistako 6 atal proiektauko dira.

Animedonen hirugarren edizinoa, barriz, animazinoko zinema japoniarrari eskainitako sail paraleloa, Victoria Eugenia Antzokira bueltauko da aurten be, eta bertan izango da programazinoaren zatirik handiena.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu