Mikele Landa Eigurenen 'Noizko basoa' izenburukoak Zinebin izango dau mundu-mailako estreinaldia
2026-10-28 09:14 ZinemeaBilboko Nazinoarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zine Jaialdia zemendiaren 20tik 27ra egingo da.
Laura Poitras, Barbara Kopple, James Benning eta Albert Serra Essential Docs atalean nabarmenduko dira; atal horretan Zinebi Networking-ek aldez aurretik bultzatutako filmak dagoz.
Ramón Barea bilbotarrak eta István Szabó zuzendari hungariarrak 2026ko Ohorezko Mikeldiak jasoko ditue; Bertoko Begiradak atalak euskal film laburren lau saiotara zabalduko dau bere programazinoa.
GazteDoku jaialdiaren alderdi profesionalera igaroko da: 25 proiektu jaso ditu, eta ikaskuntza dokumentala Zinebi Networking programeagaz lotuko dau.
Spain Shorts atalak ikusgarritasuna emongo deutse Estaduko film laburrei eta Caimán Cuadernos de Cine – Zinebi kritikearen sari barria emongo du, 2.000 eurokoa.
Lehiaketea Arriaga antzokira bueltauko da eta Bilboko Arte Ederren Museoa barriro izango da egoitzea, Golem Alhondiga, BBK Aretoa, Bilborock eta Guggenheim Bilbao Museoa eta Azkuna Zentroagaz batera.
Jaialdiak Jesús Mari Lazkanok sinatutako kartela dauka aurten.
Bilboko Udalak atondutako Nazinoarteko Dokumentalen eta Film laburren Zine Jaialdiak nazinoarteko lehiaketan 49 lan izango dira, fikzinokoak, animazinokoak eta dokumentalak, 3.300 proposamen baino gehiagoren artean aukeratutakoak. Essential Docs atalean, barriz, Laura Poitras, Barbara Kopple, James Benning eta Albert Serra figurak deituko ditu. Apustu horri Spain Shorts atala gehitu behar jako, estdtuko film laburrerako leiho bat.
Edizino honek film barriak lantzeko espazio bezela dauen zeregina be indartuko dau: Essential Docs ataleko zenbait titulu, horreen artean La noche de la infancia, La Pietà eta Taranta, aurretik Zinebi Networking-en parte hartu ebenak. Talentuari laguntzeko arloan sartu da GazteDoku, SGAEgaz eta EHUgaz batera jorratutako ekimena. Aurten 25 proiektu jaso ditu eta prestakuntzearen, sorkuntzearen eta Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren arteko loturea handitu dau.
Beste alde batetik, 2026ko Ohorezko Mikeldiak jasoko ditue Ramón Barea Bilboko zuzendari eta dramaturgoak eta István Szabó Hungariako zinemagileak; Bertoko Begiradak atala lau saiotara zabalduko da; euskal dokumentalen produkzinoaren panoramikea egingo da eta belaunaldi desbardinetako publikoentzako jarduerak egingo dira. Era berean, memoria, migrazinoak, identidadea, giza-hartu-emonak eta lurraldearen eraldaketak dira hautatutako lan gehienen gai nagusiak.
68. Zinebiren programazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
