Urriaren 30ean, Norma Vilak zuzendutako 'Salitre' (2026) euskal produkzinoak inaugurauko dau Astea

Bizkaie! 2026-10-23 10:21   Zinemea

37. Bildurrezko Zinemearen Astea urriaren 30etik zemendiaren 6ra izango da.

Amaierea, barriz, Rhys Frake-Waterfielden Pinocho: Unstrung (2026) film britainiarrak emongo deutso zemendiaren 6an.

Egun bi horreen artean, urteko fantasiazko zinemearen titulu onenen aukeraketa bat proiektauko da, film luzeak eta laburrak, eta hainbat jarduera paralelo egingo dira, besteak beste, Nikias Chryssosen Bloody Tennis (2026), Ángel Gómez Hernándezek zuzendutako Crawlers (2026), Indonesiako Ghost in the Cell (2026) eta Frantziako Sanguine (2026) filmak ikusi ahal izango dira egun horreetan Antzoki Zaharrean.

Aurten 32 film luze, 33 film labur eta telebistako 6 atal proiektauko dira.

III. Animedon, animazinoko zinema japoniarrari eskainitako sail paraleloa, Victoria Eugenia Antzokira bueltauko da aurten be, eta bertan eskainiko da programazinoaren zatirik handiena. Hiru film luze eta familia arteko saio bat, Nire izena da Shin chan, proiektauko dira. Bertan, telesailaren hiru atal historiko emongo dira, eta Nekane Sarobe bikoizlea omenduko da, Shin chanen ahotsa, EITBn emondako 500 atal baino gehiagotan.

Animedonek Hyakki yagyō: Ehun deabruen gaueko desfilea (Fuego Fatuo Art) erakusketea eta Flop Kultura: Maritxuetik Songokura gure identidadea sortzen podcastaren zuzeneko saioa be eskainiko ditu.

Aurten, arreta berezia eskainiko jako Hong Kongeko zinemeari: batetik, Antzoki Zaharrean, herrialde horretako egungo film bi proiektauko dira (Back to the Past eta Ultimate Revenge, 2025ekoak biak), eta TBKn, barriz, generoko klasiko bi: The Black Magic with Buddha (1983) eta Hard Boiled (1992). Bruselako Hong Kong Economic and Trade Office erakundearen lankidetzeagaz.

Antzoki Zaharra izango da zinemaldi honen egoitza nagusia, eta bertan Asteko film luzeen sail ofiziala osorik proiektauko da, 20 titulu, hain zuzen be.

Victoria Eugenia Antzokian, Animedonen zinema-saioak, EITB babesle dauen euskal film laburren maratoia, eta Izaki pixkat gardenak telesailaren aurrestreinaldia programauko dira; sail honen hiru atal erakutsiko dira Primeranen programau aurretik.

Aurten, Tabakaleran, Euskadiko Filmategiagaz lankidetzan, El cebo (1958) be programauko da, Ladislao Vajdak zuzendutako espainiar fantasiazko zinemearen klasikoa.

Bestalde, urriaren 24an Bang! Bang!-ek, Asteagaz lankidetzan, bere ohiko saio bikotxa aurkeztuko dau Antzoki Zaharrean. Bertan edegiko dau urteko bere programazinoa Matrix (1999) eta [REC] (2007) filmen proiekzinoagaz.

Ganerakoan, Samantha Hudsonek, bere lehen kontzertua eskainiko dau Donostian. Samantha Hudson Live Showcase Intxaurrondo Kultur Etxean izango da urriaren 29an.

Aitatutakoaz gan, beste hiru erakusketa izango dira aurtengo egitarauan: Bitxikeria, munstro eta makinen kabinetea (Conflictivos Productions) Okendo Kultur Etxean, Mai Egurzaren omenez (Euskadi Fantastikoa 22) Liburutegi Nagusian, eta Kafkaren Metamorfosia, Stéphane Levalloisen eskutik Irungo CBAn (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea).

Beste jarduera batzuk be nabarmendu daitekez: XI. Fanzineen Gerra klasikoa eta hitzaldiak eta topaketak.

37. Bildurrezko Zinemearen Astearen kartela

Karte ofizialak keinu egin deutso Itsaspeko Zinemearen Nazinoarteko Zikloari (50. urteurrena zemendiaren 12tik 14ra egingo baita Antzoki Zaharrean, Bildurrezko Astea amaitu eta zazpi egunera.

Kontuak kontu, abeslaria, konpositorea, produktore, gidoilaria eta aktorea, Samantha Hudson kontrakultura garaikideko figura enblematikoenetako bat da, bere diskurso kritiko eta abangoardisteagaitik, eta generoaren paradigmakaz olgetan dauen bere ibilbide musikalagaitik, haren zuzeneko ikuskizun ederrenetako adierazpen askatasuna ikur dauena. Hudson egungo pop fenomeno handienetakoa da eta erreferente Z belaunaldiarentzat. Queer undergroundenaren panoramatik ataratakoa, zirkuiturik estandarizatuenak konkistatu ditu melodia itsaskorren, letra lotsabakoen eta ezarritako ordena desafietan eta urratzen dauen ikuspegi kritiko baten poderioz.

Hainbat disko argitaratu ditu, tartean Liquidación total (2021), AOVE Black Label (2023) eta Música para muñecas (2025), arrakasta handiko birak eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Espainiako Artista Onenaren 2023ko MTV EMA eta Bardintasuneko Ministerioaren 2022ko Arcoíris autortzea, LGTBIQ+ kolektiboaren alde egindako lanagaitik.

Argazkiaren koordinazinoaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak. Makillajea ND Studio FXek sortu dau eta efektu bereziak Alive VFX & Designek. Kartelaren diseinua Ytantosena da.

Sarrerak

Urriaren 23an, goizeko 09:00ean jarriko dira salgai abonuak Antzoki Zaharreko leihatilan. Urriaren 26an, 11:00ean jarriko dira salgai sarrera solteak Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu