XXXI. Zinemakumeak Gara!-ren inaugurazino galea gaur, hilak 23, egingo da Bilboko BBK Salan

Bizkaie! 2026-10-23 08:20   Zinemea

María Urcelay aktoreak aurkeztuko dau galea, Eneritz Furyaken zuzeneko musikeagaz.

Simone de Beauvoir saria Leticia Dolera zinemagile eta aktoreari emongo jako eta Bihargi Saria Katixa de Silva Ruiz de Austri produktore exekutiboari. Azken horrek ibilbide luzea egin dau ikus-entzunezkoen sektorean.

Asteak, gainera, barri onak dakarz: KLAKETA. 0 ekitaldian edukierea bete zan eta agortuta dagoz Female Rage tailerreko sarrerak eta Norma Vila zinemagile bilbotarraren Salitre filmaren estreinaldirako konbidapenak, Sitgesko jaialdian izan ondoren.

Kontuak kontu, badira hunkitzen eta laguntzen gaituen eta bizitzea ulertzeko moduan errastua ixten daben filmak. Zinemakumeak gara!-k euskal kulturako zazpi emakume erreferenteri eskatu deutse euren bizitzan azterrenea itxi dauen emakume batek zuzendutako film bana aukeratzeko. Zazpi aukera personal dira, beste begirada batzuetara hurbiltzen gaituenak eta emakumeek kontautako istorioen aberastasuna eta aniztasuna ezagutzera gonbidatzen gaituenak.




Gogokoenak
erakusketea entzun be egin daiteke: panel bakotxak QR kode bat dauka, eskuko telefonotik
audiogidak entzuteko. Urriaren 15era arte Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian egon ondoren, urriaren 15etik 31ra Santimami / San Mamés geltokian ikusi daiteke. Ekimenak Metro Bilbaoren laguntzea dauka.

Urriaren 20an, martitzenean, egindako ekitaldian izan ziran Lide Bidaguren, Metro Bilbaoko Antolakuntza, Bardintasun eta Hizkuntza Kudeaketako arduraduna; Onintze Ituiño de Miguel, Sala BBK-ko programazino-arduraduna; eta Ana Gutiérrez, Zinemakumeak gara!-ko zuzendaria.

Protagonistak: Eider Rodríguez, Maialen Beloki, Izaro, Alaine Agirre, Helena Taberna, Susana Abaitua eta Miren Arzalluz.

XXX. Zinemakumeak gara!

Erakusketea aurtengo edizinoaren barruan dago. Zinemakumeak gara! gaur, urriaren 23an, barikuan, hasiko da, 19:00retan, Sala BBK-ko inaugurazino galeagaz. Sartzea doban izango da. María Urcelay aktoreak aurkeztuko du gala, Eneritz Furyak abeslariaren zuzeneko musikeagaz. Simone de Beauvoir saria Leticia Dolera zinemagile eta aktoreari emongo jako eta Bihargi Saria, Katixa de Silva Ruiz de Austri produktoreari, ikus-entzunezkoen sektorean ibilbide luzeko profesionalari. Katixa de Silva Ruiz de Austri hainbat film eta ikus-entzunezko lanen produkzino-taldeetan ibili da, besteak beste, Vitoria, 3 de marzo, La pequeña Suiza, El vasco, Altsasu, Akelarre, Baby, Ilargi guztiak, Ane, La cima, Sobre todo de noche, Una ballena eta Sin instrucciones filmeetan.

Urriaren 26tik 31ra, Golem Alhóndiga zinema-aretoetan zortzi film proiektauko dira. Sarrerak 5 euroan dagoz eta programazinoak estreinaldiak eta emakume aurrendariek zuzendutako film klasikoak batuko ditu.

Konbidautako zinemagileen artean dagoz María Martínez Bayona, The End of It filmagaz (astelehenean, urriaren 26an); Giovanna Ribes, Cecilia Bartolomé: Tan lejos, tan cerca filmagaz (eguenean, urriaren 29an); Norma Vila, Salitre filmagaz (zapatuan, urriaren 31n); eta María Bestar, No estás loca filmagaz. Azken horren proiekzinoaren ondoren mahai-ingurua egingo da astelehenean, urriaren 26an, BBK Aretoan.

Zinamakumeak gara!-k Basaurin eta Portugaleten be izango ditu jarduerak: zemendiaren 4an Basaurin eta zemendiaren 5ean Portugaleten.

  • Erretratuak: Amparo Moreno.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu