'Transizinoko zinemagileak: eraldatzen dagoan herrialde baten kontakizunak (1976-1984)' Bilbon

Bizkaie! 2026-10-27 09:29   Zinemea

Zemendiaren 2tik 19ra, Golem zinema-aretoetan.

'Cría cuervos', Carlos Saura. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zemendiaren 2tik 19ra, Azkuna Zentroak transizino garaian filmautako filmei eskainitako zinema-ziklo berezia eskainiko dau urteko programazinoaren barruan. Transizioko zinemagileak: eraldatzen dagoan herrialde baten kontakizunak (1976-1984) izenburupean, Zinematekearen programa honek sei film proiektauko ditu: Cría cuervos, El diputado, Vámonos Bárbara, El crimen de Cuenca, Función de noche eta ¿Qué he hecho yo para merecerme esto?

Lehenengoa Carlos Sauraren Cría cuervos da, orain dala 40 urte filmautakoa eta inflexio-puntua izan zan Espainiako ikus-entzunezkoen sorkuntzan. Umezaroa, dolua, memoria eta bildurra erabili zituan, frankismoaren amaieraz maila politikoan berba egiteko, diskurso esplizitura jo barik.

Sasoi haretako obra asko bezela, garai bat erretrateteaz gan, lagungarria zan beste garai bat irudikatzeko, izan be, transizinoko zinemea barrikuntza estetikoa baino askoz gehiago izan zan. Danontzako espazioa zabaldu eban, ordura arte ezkutuan edo zapalduta egondako errealidade batzuk ikusarazoteko: memoria politikoa, desirea, indarkeria, autoridadea, familia-eredu barriak, desengainua eta eskuratu barriko askatasuna. Carlos Saura, Pilar Miró, Eloy de la Iglesia eta Pedro Almodovar zinemagileei esker, pantaileak beste estatus bat hartu eta herrialdea beste modu batez hasi jakon bere buruari begiratzen.

Berrogei urte geroago, gai haietako askok indarrean jarraitzen dute. Oraindik eztabaidagai eta gogoetagai dira memoriaren eta ahanzturaren arteko harremana, bizikidetzaren mugak, lurralde-tentsioak, desberdintasunak eta zainketek behar duten lekua. Aldatu egin da begiratzeko modua. Gaur egun, zinema beste pantaila eta formatu askorekin batera bizi da, eta jada ez du eragin kolektibo bera. Agian, horregatik, film horreetara bueltetea ez da nostalgia-arikete, gizarteak orainaldian pentsetako eta irudikatzeko dituan moduei buruz hausnartzeko modu bat baino.

Zikloak oinarrizko sei film batzen ditu eta aukerea emoten dabe momentu historiko hori ikuspegi askotatik aztertzeko: demokraziaren instituzionalizazinoa, zentsurearen iraunkortasuna, hizkuntza zinematografiko berrien agerpena eta ordura arte ikusezinak ziren subjektibotasunen agerpena. Era berean, ikusarazten du emakumezko zinemagileen belaunaldi berri baten sorrerea, errealidadeari begiratzeko eta errealidadea irudikatzeko modu barriakaz.

Cría cuervos (1976) lanean, Carlos Saurak frankismoaren amaierako giro emozionala batzen dau, umezaroagaz eta isiltasunagaz. Hortik aurrera, transizinoko zinema espazioa zabaltzen hasi zan tensino sozial eta politiko barriak agertzeko: Eloy de la Iglesiaren El diputado (1978) filmak homosexualidadea sartu eban eztabaida publikoaren erdian, eta Cecilia Bartolomeren Vámonos, Bárbara (1978) filmak, barriz, begirada feministea eta aldaketarako promesen jarrera kritikoa txertatu zituan.

El crimen de Cuenca (1980) filmagaz, Pilar Mirók agirian itxi zituan egitura errepresiboen iraunkortasuna eta askatasun barrien hauskortasuna. Función de noche (1981) lanean, Josefina Molinak emakumeak espazio publikoan eta pribatuan dauen zeregina aztertu eta arrakastearen, bikotearen eta amatasunaren narratiba tradizionalak desegin zituan.

Azkenean, ¿Qué he hecho yo para merecer esto? filman, Pedro Almodóvarrek (1984) frankismoaren ondoko urira eta haren eguneroko tensinoetara bideratu eban fokua.

Narratiba lineala edo Transizinoaren adiskidetutako narratibea eskaini beharrean, ziklo honek proposatzen du tirabiren gune gisa hartzea zinema: instituzionalaren eta marjinalaren artean, intimoaren eta politikoaren, oinordetzan jasotakoaren eta etorteko danaren artean. Tensino horreetan, Espainiako zinema garaikidearen etaparik emonkorrenetako bat dago marraztuta.

Sarrerak Golem Alhondiga Zinemako leihatilan erosi daitekez 5 euroan (4 euro AZ txartelagaz) hemen.

Programazinoa

  • 2026ko zemendiaren 2an, astelehenean, 17:00etan eta zemendiaren 5ean, eguenean, 19:00retan.

Cría cuervos (1976)

Zuzendaria: Carlos Saura

Gidoia: Carlos Saura

Antzezleak:  Ana Torrent, Geraldine Chaplin, Mónica Randall, Mayte Sánchez, Florinda Chico, Germán Cobos, Héctor Alterio, Josefina Díaz, Conchita Pérez, Mirta Miller

  • 2026ko zemendiaren 2an, astelehenean, 19:00retan eta zemendiaren 5ean, eguenean, 17:00etan.

El diputado (1978)

Zuzendaria: Eloy de la Iglesia

Gidoia: Eloy de la Iglesia, Gonzalo Goicoechea

Antzezleak: José Sacristán, Agustín González, María Luisa San José, Juan Antonio Bardem, Enrique Vivó, José Luis Alonso.

  • 2026ko zemendiaren 9an, astelehenean, 17:00etan eta 2026ko zemendiaren 12an, eguenean, 19:30ean.

Vámonos, Bárbara (1978)

Zuzendaria: Cecilia Bartolomé.

Gidoia: Cecilia Bartolomé, Concha Romero eta Sara Azcárate.

Antzezleak: Amparo Soler Leal, Cristina Álvarez, Iván Tubau, Julieta Serrano, José Lifante eta Josefina Tapias.

  • 2026ko zemendiaren 9an, astelehenean, 19:30ean eta 2026ko zemendiaren 12an, eguenean, 17:00ean.

El crimen de Cuenca (1980).

Pilar Miró zuzendariaren El crimen de Cuenca.

Zuzendaria: Pilar Miró

Gidoia: Salvador Maldonado, Pilar Miró. Idea: Juan Antonio Porto.

Antzezleak: Amparo Soler Leal, Héctor Alterio, Daniel Dicenta, José Manuel Cervino, Mary Carrillo, Guillermo Montesinos, Fernando Rey, Mercedes Sampietro, Nicolás Dueñas eta Félix Rotaeta.

  • 2026ko zemendiaren 16an, astelehenean, 17:00etan eta 2026ko zemendiaren 19an, eguenean, 19:30ean.

Función de noche (1981).

Zuzendaria: Josefina Molina

Gidoia: Josefina Molina, José Sámano. Novela: Miguel Delibes

Antzezleak: Lola Herrera, Daniel Dicenta, Natalia Dicenta, Daniel Dicenta eta Luis Rodríguez Olivares

  • 2026ko zemendiaren 16an, astelehenean, 19:30ean eta zemendiaren 19an, eguenean, 17:00etan.

¿Qué he hecho yo para merecer esto? (1984)

Zuzendaria: Pedro Almodóvar.

Gidoia: Pedro Almodóvar.

Antzezleak: Carmen Maura, Ángel de Andrés López, Chus Lampreave, Verónica Forqué, Gonzalo Suárez, Kiti Mánver eta Juan Martínez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu