Zerbion Mendia (2728 M), Aostako Bailaran, Monte Rosaren begiraleku
2026-11-25 07:40 Ibilian-ibilianAostako Ayas bailaran sartu eta Monte Rosa mendikatearen magalean kokatuko gara, Italiako Alpeetan.
1.700 metroko altueran dago Antagnod herria eta hainbat egun igaro ditugu bertan, eta benetan, inoiz egon nazen herririk politenetako bat da. Sensazino berezia, bertan, haraino goraino heltzeko bidea oso neketsua eta luzea baita. Behin bertara helduta, ostera, lasaitasuna, giro ona, ikuspegi ederrak eta Alpeetako sentipen berezia baita erdigune.
Munduko ganerako guztiak ahaztu eta bertako kale, bide, taberna eta dendetatik egunak igaro, aldameneko herrietara joan, eta egunero, Monte Rosaren ikuspegia egun horretan oso desbardina dan jaubetzea lakorik ez dago. Aostako bailarea esanguratsua da, bere horretan, eta 2728 metroko inguru guztiaren begiraleku bikaina.
Antagnod herritik bertatik igon daiteke bertara, nahiz eta gehienak Barmasc-eko aparkalekuan itxi autoa. Gu geu, Antagnod-en bertan gengozanez, oinez igon genduan bertatik zuzenean. Aparkaleku zehatzen bat beharko bazeunkie, Myosotis apartamentuen aurrean dagoana da nire aholkua, debalde edo mosu-truke baita eta suertea izan ezkero, arazorik barik itxi zeinkie hantxe.
Ibilbideari hasierea emteko eta gosari eder bat izateko edota mendi bueltatik bueltaukeran tragu bat hartzeko edota zeozer jateko, duda barik, Antagnodeko La Bocona taberna dozue aukerarik onena. Taberna barria da eta bertako ugazabak bere amesa egi bilakatu dauela nabarmena da, izugarri gustetan jako bertan sortutako giroa. Kafe oso ona dago Giovanni etxekoa eta iluntzean edariagaz batera, pintxo pote erakoa be egoten da.
Beraz, kafe gozoa hartu eta indartsu sentiduten garenean, herriaren sarreran dagoan Alimentary dendatik gora egingo dogu, kaleetatik zehar, aldatzetan gora, bertatik ekiten jakelako ibilbideei. Eskailera gogorrak ebitetako herritik aurrera jarraituz, Barmasc-era heltzeko aukerea be badago, kotxeko bidetik, hain zuzen be, baina askoz luzeagoa da. Beraz, horixe izango da lehenengo pausua, Barmasc. Han jente asko egoten da eguraldi ona egiten dauenean eta taberna eta natura guneez gozetan.
Gauzak holan dirala, ez zarie galduko, ibilbidea seinalizauta dago eta erraz egiteko modukoa da. Basoetan barrena sartu eta lepora helduta, ikuspegi parebakoa dogu begi aurrean eta handik tontorra ikusgai dogularik, Alpeetako ikur dan pasadizo estiloko bideari jarraituz eta tontorreko Madonna dello Zerbion ikusgai dogularik, bertara heldu eta panoramika ederraz disfrutauko dozue, gozau. Danetara, behetik eginda, Antagnod herritik tontorrera eta bueltea, 11 km eta 1157 m desnibel positiboko ibilbidea da. Gozau eizue!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
