Ribamontan al Mar udalerrian sekulako mendi ibilbidea

Amaia Larruzea 2026-02-26 11:18   Ibilian-ibilian

Somo, Langre eta Galizano inguruetan barrena.

Somo, surfaren uriburu izanik, bertako kaleetan, bata gure inguruan be bizi dogun giro lasaia antzemoten da. Bizitza geldoa, itsasoari begira eta hondartzan zehar pasieran egun oso bat emon geinken parajea. Ikaragarri estimetan doguna. Asteburuan zehar, igarten da, ostera, herriak zeozelako deskantsua hartu dauela, batez be, barikuan eta zapatuan. Domekan, barriz, eguzkia bidelagun izanik, sekulako giroa egoan.

Hainbat dira inguruan egin daitekezanak eta horreen artean, hondartzan oinez paseo ederrak emon, arin-arinka ibili, olatuetan surfeau edota hondartza ondoko Surf Cafe tabernan tragu eder bat hartu. Horrezaz gan, paella gozoak jateko, Onda Açai tabernan Açai bowl gozo bat jateko edota creperian jente-artean, herriaren erdigunean, postre gozoak jateko lekuak badagoz. Bertatik ibilteko lekuak ugari eta zubia kotxez pasau edota itsasontzia hartzea gomendatzen dabe bertakoek, Santander uriburura joan ahal izateko. Hautua zurea, bertatik lasai ibili edota Sardinerorantz eta Magdalena parkerantz joatea.

Ribamontan al Mar udalerrikon herrietan eta inguruetan sekulako ibilbide ederrak egin daitekez eta horreek gertutik ezagutzeko, izen bereko Ribamontan al Mar Trail probea egin genduan zezeilaren 22an, domekan.

Hiru proba dagoz:

  • 10 kilometroko lasterketa laburra 160 metro desnibel positiboagaz baina gogorra, bere horretan, hondartzatik doalako, lupetza bigun, baso bideetatik, eta ondoren, zoragarria itsaslabar ondotik barrena, Langreko hondartzara heldu arte, bertan, buelta bat emon eta bide beretik kiroldegira bueltau. Berau inklusiboa be baita, erruberadun jarlekuan dagozanek be talde handian eroaten dituelako arrastrasillas izeneko taldeek, eurek be ibilbideaz gozau deien. Ekimen oso aberasgarria.
  • Bestetik, 19 kilometroko lasterketea dago, 500-600 metro desnibel ingurukoa, 10 kilometro horreek egiteaz gan, Langren hondartzara bajau, bueltaxu bat egin, ur bazterretik korrika egin, bide beretik bueltau eta 9 kilometro horreek osotu arte.
  • Azkenik, 24 kilometroko eta 1000 metro desnibel positiboko ibilbidea dogu, danetan, gogorrena eta Ajoko mendietarantz doana, hasiera eta amaiera beragaz eta 10 kilometroko ibilbideagaz bat egiten dauena, ordu berean abiatuz.

Hondartza ingurutik arin-arinka ibiltea, are sendo artean, lokatz artean, eta basoa, pista, asfaltoa, mendia, dana buztartuz, ez da lan makala zezeila bada be. Garaia, sasoia, nekea, gogoa, danak ez datoz bat, eta halan da be, oporraldiari, asteburuari eta neguari martxea emoteko, estualdia pasetako, gozamena izateko eta plana

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu