XXV. Zegama-Aizkorri, maiatzaren 17an
2026-05-15 11:09 Ibilian-ibilianKilian Jornetejk irabaziko ete dau?
Mendizaletasunaren eta mendi lasterketen egutegiaren hitzordu politenetako eta berezienetako bat hemen da, zein eta Zegama-Aizkorri! Badirudi eguraldiak ez dituala gauzak erraz jarriko eta lokatz-jai buzti bihurtuko dala baina lokatza ez daukotse bildurrik parte-hartzaileek. Aurten 25. edizinoa izanik, orain arte, Zegama-Aizkorri noiz edo noiz irabazi daben mendizale gehienak bertaratuko dira, eta horrezaz gan, Kilian Jornet handia be Zegaman izango da.
Hainbat dira proba ikusgarri hau ikusteko leku aproposak eta norberak bere erara atondu eta erabagi ahal izateko, proposamen modura, lekurik esanguratsuenak eta adierazgarrienak banan-banan azalduko deutsuedaz:
- Zegama: domeka honetako 09:00etan, urteerea ikusi plazan eta pantailatan lasterketea jarraitzea lehen aukerea izango litzateke. Giro ederra egoten da herrian, speakerrak eta streaming bidez zuzeneko jarraipena egiten dabe eta stand eta postu ugari dagoz eta tabernetan pintxoak eta tragoak. Mbimentua bermatuta. Hasieran, urterea baino aurreraxeago kokatu gaitekez, herritik egiten daben hasiera hori hobeto ikusteko, bira bat emoten dabe herrian zehar eta urteera lerrotik pasetan dira barriro be; ikusteko aukera ederra, zaleen eta prentsearen artean, urteera lerroan jente gehiegi egoten baita.
Autobusak be egoten dira, herriaren kanpoaldetik, Seguratik eta Goierritik, domeka goizean herria bete-beteta egoten baita.
- Otzaurteko Benta: bentea pasauta, pasarela bat dago, trafikoa ez eteteko, eta bertan, tarte laua izanik, korrikalari guztiak bai tropelean bai banan-banan ikusteko aukera parebakoa dago. Goizean goiz igotea da onena, lekua hartu nahi badogu, edota aurreko egunean, furgoneteagaz bertan lo egin nahiko bageunke. Onena oinez joatea da.
9-10. kilometro tartea da korrikalarientzat, beraz, oraindino be, aldea ez da nabarmena, estu doaz alkarregaz eta leku ona da ikusteko, laua izanik. Gainera, gorantz igoten hastean be, ikusten jarraitzeko aukerea ddago eta behin, ikusita, Bentan jana eta edana egoten da.
- Aratz: lehen tontor nabarmena korrikalarientzat eta aukera ona izan daiteke Zegama-Aizkorriko giro eta jentetza ikaragarririk barik.
Mendizaleentzat 17. kilometro inguru dira, eta handik, San Adrianera eta Sancti Spiritura abiatuko dira. Aratzera igoteko Araiatik joan daiteke, Araba aldetik edota Otzaurtetik.
- Sancti Spiritu: Zegama-Aizkorriren arnasa. Hauspo bakotxean zaleak korrikalariakaz batera doaz. San Adrianeko kobatik datoz korrikalariak, beraz, bitarte horretan, Sancti Spirituko bidera ikusteko aukera ona da; halan da be, ederrena, anoa-postua dagoan bihurgunea da. Hauxe da betidanik argazkietan eta bideoetan ataraten doguna. Honek egiten dau Zegama munduko
mendi lasterketarik ikusgarriena, bertan, korrikalaririk onenek zaleakaz bat egiten dabelako. Oso hunkigarria da bertan egotea.
- Aizkorri: Zegama-Aizkorriren bihotza dogu. Igoerea luzea izanik, aukera ona da. Orain arte, Sancti Spiritu eta Urbia ingurua ziran topagune nagusi, halan da be, azken urteotan, ikaragarria da Aizkorriren tontorrean bizi dan giroa. Aurreko egunetan, helikopteroz eroaten dabe ura, eta hantxe dabe korrikalariek Zegamaren bihotzera heltzeko momentua. Jendez ganezka, sekulako giro betean, oihu eta aupaden artean.
Aizkorrira igoteko Araba aldetik Zalduondotik, Oñatitik Urbiatik, Zegamako kilometro bertikaletik Iraulera eta handik Aizkorrira edota lehen aitatutako autobusak hartuta, sancti spiritutik gora eginez.
- Kresterioa: luzea da mendizaleek kresterioan egin beharreko tarte teknikoa, 1.5 kilometro ingurukoa. Aproposa da Kilian Jornet, Manuel Merillas eta jantzan dabizela emoten dau. Iraule ingurura be jente asko batzen da eta Aketegitik igaroz, EAEko tontor garaienetatik igaroz. Hortaz, leku polita teknikotasun eta abileziez jaubetzeko eta lasaiago animetako.
- Artzainen txabolara jatsierea: eguraldi eskasa egiten dauen egunetan, ikaragarria da kresteriotik behera daben kilometroko jatsiera teknikoa zelan egiten daben. Ikusgarria, benetan.
- Urbia: Zegama-Aizkorri probea, mendian barrena, ikusteko lekurik eskuragarrienetakoa dla esango neuke, mendi giroan eta teknikotasun gehiegi barik, familian jai handi honetazz gozetako aukerea eskaintzen baitau. Gainera, Urbiako Fondan jana eta edana ez da faltauko.
Korrikalariei laguntzeko, jana, suplementazinoa edota isotonikoa emoteko eta bidelagun izateko tarte lez aukeratzen dabe zale askok, tarte luzeak diralako eta errazagoa dalako korrikalarien ondoan denpora luzez ibiltea. Gainera, eguraldi onagaz, Urbia zoragarria da. Zuhur ibili Arantzazuko Santutegian, izan be, Urbiara igoteko ohiko igoeran egoten diran trafiko arazoak nabarmenak dira eta. Bestela, gehiago ibilita, Aloñatik bertara igoteko aukerea be badago.
Gauzak holan dirala, Oñatik furgonetentzat eta autokarabanentzat leku aproposak eskura jarriko ditu, astegoienen zehar, eta autobusak egongo dira Oñatitik Arantzazura igoteko eta handik, Urbiara oinez joan ahal izateko.
- Andraitz: azken igoera nabarmena dogu, eta gainontzekoak baino tneurri txikiagokoa dala pentsau arren, sekulako esfortzua egin behar da bertara igoteko. Handik behera, azken 12 kilometro inguru korrikalariakaz batera bajatuteko aukerea dago, beti bere, errespetuz jokatuz eta pasetan itxita. Hori Zegamara bajau nahi badogu.
Aizkorrin egonda, kresteriotik aukerea dago Andraitzera zuzenean heltzeko Arbelaitzetik joanda, aukera hau mendian eta teknikotasunean ibilten ohituta bagagoz eta bestela, Urbiatik igongo geunke, korrikalarien bidearen ondotik. Giro parebakoa sortzen da Andraitzen be, merezidu dau, benetan, bertara joateak. Munduko mendi lasterkaririk onenak gertutik ikusteko aukerea, giro
herrikoi eta lagunartekoan eta animo oihuakaz inguruak barreiatuz.
- Zegama: helmugea. Bajau herrira, merezidu dau. Autobusak egongo dira, bai Goierriko gainontzeko herrietatik gerturatzeko, esate baterako, Seguran edota industrialgunean kotxea itxita, edota Beasaindik. Bestela, aurreko egunean, hau da, zapatuan, ingurura joan eta bertan lo egin. Zapatuan, bertan, dutxak egongo dira kiroldegian eta 25. urteurreneko ospakizuna egongo da, korrikalariak sinatzen egongo dira eta aurkezpen orokorra egongo da arratsaldean zehar. Giroa bermatuta. Errespetuz jokatu eta gozau Zegama-Aizkorri jai handiaz!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
