Sara Alonsok Ida Amelie omendu dau
2026-10-01 11:18 Ibilian-ibilianSara Alonsok irabaztea eta errekorra ezartzea eskaini deutsoz oraintsu hildako Ida Amelie lagunari.
Arratiako bailaran esperientzia eta maila ikaragarriko mendi korrikalariak ikustea ez da arraroa, harrera beroa egiten jake, inguruko lurrak erakutsi eta giro ezin hobean Zeanuriko plaza inguruan jaiaz gozetako. Urteak pasu dira Gorbeia Suzien sortu zanetik, izan be, aurtengoa 13. edizinoa izan da. Basarik ez da egon eta horrek korrikolarien lana erraztu arren, hainbat egunetan lurrazala siku egon ostean, xirimiriak lurra busti eta behelainoa sortu eban. Zaleentzat hotz gehiegi, aukeran, batez be, Aldamiñape inguruan, ilunetan. Korrikalarientzat, ostera, sekulako tenperatura ona eta horren adibide dogu bai mutilen kategorian bai nesken kategorian errekorrak hausi izana.
32 kilometrotan eta 2400 m d+- horretan zehar, Zeanuriko herrigunetik hasi eta San Justoko ermitan gora egitean, Gorbeialde kutunean sartzeko modu aproposa eskaintzen dau Gorbeia Suzienek. Igoeraz igoera Andramariortura heldu eta handik Lekandako tontorrera igotea da proposamena, bertikaltasun horren eragina kontuan izanda. Bertara heldu orduko, ezker alderantz jo eta Arrabako zelaira bedar artetik bajau eta Gorbeiako aterpera heldu arte. Handik gora, indarbarrituta, gailurreriarantz jo, eta harri artean, Gorbeiako kurutzera heldu. Bertatik, Aldamin mendira jo eta handik harri artean alfatzean behera bajau ostean, Egiriñaotik Aldamiñapera jo eta Julianen Txabolatik pasauta Zeanurira bueltetako bidea egin eta helmugara heldu, besterik ez.
Antzera ibili dira 21 kilometroko eta 1200 m d+- zaltasuneko probea gauzatu beharreko mendizaleak be. Honeek, ostera, Gorbeiara eta Aldaminera igon beharrean, Arrabatik Egiriñaorantz jo eta Aldamiñapetik Julianen txabolara bajau dira, eta handik, Zeanurira heltzeko. Aparteko mailea egon da aurten proba laburrean be. Kakotx artean dinot, labur horri errespetua galtzen baikabiz, eta zinez, oso lasterketa gogorra da honakoa ere. Ez deiotsagun errespetua galdu holako distantzia, desnibel eta bideei.
Gauzak hola, dirala, Skyrunner Label izenez ezaguna dan probea Skyrunner World Seriesen barruan jaso da, eta atzerritik eta munduko leku askotatatik etorritako mendi korrikalariak, bertako, bailarako, Bizkaiko, Euskal Herri guztiko eta estaduko korrikalariakaz parez pare ibili dira. Baso amaibakoetatik barrena, ikusleak ez dira falta izan eta aldarriak eta aupadak Gorbeialdeko Parke Naturaleko bazter guztietan izan dabe oihartzuna.
Ez ahaztu, Gorbeia Suzien zuzenean jarraitzeko modua egon dala, aurten be, ETB1en eta Evasion TVren bidez, telebistan eta youtuben, eta horrek be, kirol honek, eta zehatz, herritik sortutako
proba honek izandako ibilbidearen seinale da. Sara Alonso donostiarra eta Alain Santamaria errioxarrak izan dira nagusi 32 kilometroko proban, eta lehen esan bezala, biek ala biek errekorra hausi dabe. Ez hori bakarrik, mutilen kategorian, lehen seiek lortu baitabe errekor denpora horren barruan amaitzea.
Ikaragarria mailea. Urtean zehar be, Gorbeialdetik ibilbideren bat egitea ederra izango da, Gorbeia Suzieneko proben track-a jarraitzea gomendatzen deutsuet, edota zatika egitea.
Hitzordu ederra, gure Bizkaitik barrena!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
