Mascognaz ur-jauzia, Champoluc-en

Amaia Larruzea 2026-09-29 09:25   Ibilian-ibilian

Aostako Bailaratik zehar.

Antagnod herri kuttunetik aurrera eginda, desnibela jatsi eta herri handiago batera egingo dogu bidaia. Alpeetako kutsu dotorea, mendizalea eta turistikoa dauen herri/uria. Antagnoden aldean, hemen hotel eta ostatu dezente dagoz eta askoz lauagoa da. Ski estazinoagaitik da ezaguna gehienbat. Bidea samurragoa da bertara heltzeko eta denda, taberna eta danetarik dago bertan. Monte Rosa mendikate ikusgarriaren magalean dogu honakoa eta bertan, hainbat ibilbide egiteko modua dago, horreen artean, gaur berbagai dogun Mascognazeko ur-jauzia.

Ibilbide arina, eroangarria, zaltasun handirik bakoa eta ederra gure bisita honegaz batera, asfaltotik harago ibili eta naturaz gozetako modua izateko. 1650 metrotara kokatutako tokia dogu Ayasko bailaran barrena. Bulego turistikoaren atzetik doan bidea da zunenena, erreka ondoko auzotik gora ekin. Honakoa laburrena da, malkartsua, aldatzakaz baina, duda barik, onena da ur-jauziaz maila edota toki ezbardinetatik gozetako aukerea eskaintzen dauelako.

Ibilbide zirkularrari esker ur-jauzia ikusi eta Mascognaz herrira heltzen zara biak ala biak buztartuz. 2,9 kilometro inguruko ibilbidea da eta Champoluc-etik ur-jauzietara kilometro bat gitxiago. Laburra dala pentsau arren, merezidu dau. Mascognaz, bere horretan, Alpeetako ohiko herrixkea da, antxinako Walser estiloan eta Champoluc-en bizi dan turismotik aparte dagoana.

Behin ibilbidea gauzatuta, uda partea baldin bada, Champoluc-eko eski estazinotik gertu, aparkaleku eta farmaziaren parean, garagardao eta janari azokea egoten da, baita Monte Rosa by UTMB mendi lasterketea be garagarrilean eta hainbat ekintza eta aukera yogea edota mendi ibilbideak egiteko udan eta raketetan eta eskian, negu partean. Mobimentu handiko herria da, erropa teknikoko hainbat denda, taberna, hotel eta danetarik dago. Giroa nahi izan ezkero, bertan badago aukerarik eta Alpeetako naturaz, lasaitasunaz eta herri txikiez gozetako modua, inguruko herrietara joatea da onena. Unean unekoa.

Bestalde, furgoneteagaz joian espainiar bikote bat ezagutu eta Champoluc ingurura joateko esan euskuen eta, beraz, horretarako bai, Antagnod ingurura joatea hobeto, aparketako aukera gehiago izateko. Beraz, bikain ibiliko zarie Ayasko bailareak eskaintzen dituan aukerak buztartuz ikuspegiak ederrak baitira eta holako ur-jauzia herritik gertu izatea ederra da. Hori bai, kontuz, bidea arretaz begiratu, bidekurutzeei erreparau, aurrera egin, bidea galdu zeinkielako. Erreparau bideari, aurrera egin eta gozau!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu