Infernuko Itsaslabarretatik disfrutetan
2026-01-20 10:23 Ibilian-ibilianI. Trail del Infiernu lasterketea atondu eben Ribadesellan irailaren 6an.
Asturias, urteko edozein momentutan bisitau daiteken lekua da. Gu, negu betean joan gara. Galiziatik etorri eta Astuariasetik barriro pasaukeran, Ribadesellan geldialdia egitea proponiduten deutsuet. Herri txiki eta polita da, kostaldean. Ibilbide horrek eskaintzen dituan aukerak parebakoak dira. Beraz, ezagutu daigun!
Llanes ingurura joateko tradizinoa dago gurean. Handik Gijonera, erdibidean, Ribadesella dogu; eta, bertan, Acantilados del Infierno izeneko mendi ibilbidea. Herritik bertatik hasi daiteke, aparkau eta hondartza ingurura joanez.
2025eko irailaren 6an, Trail del Infiernu lasterketearen lehen edizinoa egin zan herrian, Ribadesella Trail Run taldearen eskutik. Urteerea Grua de la Villa pasealekutik izan zan eta aukera bi eskaini zituen: batetik, 11 km eta 450 metroko desnibel positiboa eta, bestetik, 21 km eta 700 metroko desnibel positiboa. Azken ibilbide hori izan dogu erreferentzia.
Holan, bidearen zati gehiena Infiernuko bideetatik eta itsaslabarretatik da eta Bufones de Priara heltzea dau helburu. Inguru eta bide politak, gora eta behera gelditu barik, hankei upealako berotua emonez. Guztira, 18 kilometro inguru egin ditugu, 473 metroko desnibel positiboagaz.
Bufones de Priara heltzean, gura beste luzatu daiteke, batetik bestera. Bertan, kotxez heltzeko aukerea be badago eta, beraz, zeozer jateko eta ikuspegi onez disfrutetako aukera polita da. Panoramikaz disfrutau eta bueltan joango gara Ribadesellara, herriaren erdigunean dagoan gozotegi ezaguneko gozoak jatera. Ibilbide gomendagarria, Ribadesella inguruko kostaldean!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
