Sekulako gosaria Gipuzkoako kostan

Amaia Larruzea 2026-03-04 08:14   Ibilian-ibilian

Etxean egindako produktuak dira nagusi probau dogun buffetea.

Debabarrenatik Urola Kostara ibiliko gara, sekulako ibilbideetan disfrutauta. Lehen geldialdia, Mutrikun egingo dogu, hain zuzen be, Arbe Hotelean. Aukera aproposa da indarrak hartzeko, horrenbeste gustetan jakun gosari bategaz ekingo deutsagu egunari.

Egun, sekulako arrakastea dabe gosariek, buffetak edota brunchak; halanda be, jakin badakigu, Ibilian-ibilian atalean, betidanik izan ditugula maite. Aspaldian, barriz, ez dogu horreetaz horrenbeste disfrutetako aukerarik izan baina orain, barriz, eskariari erantzunez, hotel eta enpresa asko rebranding edota bizitza-estilora egokitutako gosariak eskaintzen ditue. Horreetako bat da Arbel Hotela; etxean egindako produktuakaz buffet ikaragarria eskaintzen dau itsasoa aurrean dozula gozetako, Hori guztia, sekulako tratuaz eta euskereagaz buztartzen ditugu. Arebere gehiago, gaur egun, ez dago holakorik eskaintzen daben horrenbeste leku. 

Asko gustau jaten. Benetan, merezidu dau, eurak egindako janaria da, kalidade handikoa, ez da marketing hutsa, instagramen ikusten ditugunak modukoak. Hemengoa benetakoa da, erreala, sano  jateko upealako lekua da, ikuspegi ederragaz eta bertoko ugerlekuko txipriztrinak kristalean joka dabizela.
 
Gosari eder horren ondoren, digestinoa egitea ezinbestekoa da: holako gosaria egin ostean kosta egiten jat, halanda be, hitzordua biribiltzeko mendi ibilbidea egingo dogu. Batetik, Iparraldeko Done Jakue bideko Deba-Markiña ibilbidea dogu; bestetik, Debako Flyschak ditugu. Hortik, Sakonetara eta ondoren Zumaiara joateko aukerea dago. Ibilbide hori egin ezkero, 11 kilimotro edo egingo  genduzan. Beraz, hor daukazuez proposamenak. Tripak ondo bete eta jarri gorputza mobimentuan!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu