Gorbeiako Parke Natural ederra eta Bizkaiko tontorrik altuena hortxe dagoz

Amaia Larruzea 2026-10-28 10:11   Ibilian-ibilian

Bikotxganetik igon eta disfrutau.

Gorbeialdea maite dogu beti euskaldunok eta Areatzatik edota Villarotik ekitea da aukerarik onena baina gaur, Bikotxganetik egingo dogu igoerea. Horretarako, Arratiako bailarako Artea herritik Orozko alderantz egingo dogu. Orozko herria Artea baino gertuago baldin badogu, bertatik joatea komenidu da Bikotxganeko gainera. Aparkalekua badaho egon eta handik hurrengo artikulu batean jorratuko dogun Artea eta Zeberio inguruko mendizerrak izango ditugu aurrez aurre.

Beraz, aparkau eta dana prest badozue, errepide izkinatik aurrera egingo dogu, esker aldean, basoan barrena sartzeko. Seinaleak dagoz eta beraz, hortxe izango dogu Gorbeialdera ekiteko bidearen ikurra, eta bestela be, Wikilocen tracka deskargauta izatea be beti aukera ona izaten da.

Gorbeia Parke Naturalaren iparraldeko aldetik ekingo deutsagu igoereari, gure ibilbidea luzatu eta bestelako ikuspegiaz gozetako ohiko bideagaz bat egin aurretik. Danetara, 23 kilometro eta 1000 metro desnibel inguruko ibilbidea izango dogu.

Bikotxgane mendatetik ekin eta basoetatik, Orozkoko paisaje ederrez gozau eta pistetatik Larrederrera jo, handik Pagomakurrera heldu eta ohiko bidetik igoten hasiko gara. Nahi izan ezkero, Arrabako landatan edota zelaietan gogora daigun federazinoko aterpea dagoala, eta abagune aproposa dala igoeran edota jatsieran geldialdi bat egiteko.

Gorbeiako kurutzera heltzeko bideari segidu eta Egiriñaora helduko gara, San Inazio egunean sekulako giroa egoten dan lekura, hain zuzen be. Bertatik, Gorbeiako tontorrera heldu (1482
m) eta igoteako erabilitako bidetik egin bueltea.

Danetara, ibilbide lasaia eta aberatsa, bere horretan, paisaje ederrak buztartzen baitira bertan. Arratiako bailarako ikuspegia, Orozko inguruagaz batera eta Itxinako hatxak ikusgai ditugularik. Beraz, gozau daigun Bikotxganek eskaintzen deuskun gehigarri honetaz, ederra baita Larrederrera heldu orduko ibilbidea.

Azkenik, Artea herrira bueltau eta oraintsu, barriro be edegi daben Ekomuseoan tragu bat eta mokaua hartzeko aukera parebakoaea izango dogu. Gozau eizue!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu