Costa Ricako Parke Naturalak
2026-01-27 10:36 Ibilian-ibilianManuel Antonio, Tortuguero eta Monteverde bisitauko ditugu.
Erdialdeko Amerikara joan gara, bertako natura parebakoaz disfrutetan. Costa Rican Parke Naturalak edonon ikusi daitekez. Beraz, bidaia atontzeko garaian, zer ikusi ondo elejidu beharko dogu. Goazen!
Hasteko, Manuel Antonio parkea dogu, tximinoz eta hartz nagiz beteak. Hondartzea be badago. Beraz, sarobea eta hondartzea buztartzeko aukera bikaina da. Pizti asko dagoz, baina ez hain deigarriak. Ibilbideak, bestalde, batetik bestera egin ahal izateko eta hondartzan lasaitasunez dekantsetako daukaguz.
Bestetik, Tortuguero nabarmenduko neuke. Bertara heltzea abentura hutsa da. Txalupan, mareagora suertau eta sekulako eguraldi eskasa egin euskun. Bertan, danak tranpak egiten saiatu ziran, beraz, kontuz ibili. Eguraldi txarra dagoanean, bertakoek bestelako aukerak eskaintzen saiatzen dira, batez be, izenari men eginez, dortokak ikusterakoan. Azkenean, hosteleko jaubeak herriko gizon bat proponidu euskun eta horixe aukeratu genduan, agentziak alde batera itxiz. Egia esan, ekatx elektrikoa egoan hondartzan, beraz, denpora asko emon genduan bertan dortokak ikusi ahal izateko. Kontuz eta errespetu handiz, dortoka ikaragarri handiak ikusi genduzan arrautzak jarten. Sekulako esperientzia izan zan.
Bestalde, herriak supermerkatua eta tabernak zituan, ez gehiegi, baina bai batzuk. Holakoetan dirua eroatea komenidu da, izan be, tarjetea erabilteko aukera gitxi dagoz. Horrezaz gan, ekintza ugari egiteko aukerak dagoz, esaterako, txalupea hartu eta ugarte batera joatea edo sarobean sartu eta ibilbide bat egitea.
Sinac webgunean izena emon behar da, Parke Natural guztietan sartzeko eta ibilteko. Hori, derrigorrezkoa da. Halanda ze, ekintzak egin aurretik webgune horretan begiratu, izena emon eta ordaindu. Esangura horretan, oso zorrotzak dira.
Monteverde be bisitau dogu. Barriro be, eguraldiak ez euskun lagundu. Aurreko egunean hotelera ondo heldu ginan; hurrengo egunean, barriz, guztiz lainotua eta euripean esnatuz. Halanda be, ibilbide luze bat egin genduan. Nahiko esanguratsua izan zan, euripean dana ikusi guran eta gure suerteaz barre eginez. Zubi eta landare ugari ikusi genduzan, baina pizti bat bera be ez.
Kontuak kontu, altuerea hartu gura izan ezkero eta laino artean landare artean ibili, Monteverde da aukera onena. Hondartzea, sarobea eta animaliak ikusteko, aukera onena Manuel Antonio da. Eta, jateko gogoagaz ibil ezkero, esperientziaz disfrutau, Tortuguero.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
