Labirinto txikia da Itxina ingurua

Amaia Larruzea 2025-12-29 07:40   Ibilian-ibilian

Axularko begia eta Supelegor hatx-zuloaren magia sentiduko ditugu.

Gorbeialdeak badau asteburu kolorea, baita jentea erakarteko gaitasuna eta Pagomakurrera igoerearen mugea izateko be. Normalean baino berandutxuago joan eta basazainak gora egiten itxi ez euskunean, Bikotx-Ganera joatea izan zan geure aukerea. Bertatik, kilometro gehiago dira, baina paisajea be aldatzen da. Beraz, Larreder aparkalekua atzean itxi eta Pagomakurreko aparkalekura joango gara.

Holan, Gorbeiara igoteko betiko bidea baztertu arren, aparkalekutik aurrera segidu barik, eskumarantz egingo dogu. Zalantzarik izan ezkero, ezkerraldean iturria dogu eta eskuinaldean merenderoa. Hemendik aurrera, tracka jartea gomendatuko neuke edota ingurua ezagutzen dauen baten bategaz joatea, halanda ze, nahasgarria izan daiteke. Labirinto txikia da Itxina ingurua, magikoa izan arren.

Aurrera eginez, Axularko begia izango dogu hurrengo helburu. Upealakoa da. Oñati, Udalatx eta Anbotoko Mariren hatx-zuloakaz batera, Euskal Herriko leku eder horreetako bat. Angelu handia jarri eskuko telefonoan (0.5 edo 0.6) edota Goproa, reflexa edo 360 graduko kamerea; holan izango dogu hatx-zuloaren argazki parebakoa.

Sekulako lekua bisitau ostean, bidean aurrera egingo dogu, gure hurrengo helmugea Supelegor hatx-zuloa izango da-eta. Ez da bisitetan dodan lehen aldia, baina, oraingoan, bertako pasadizo guztietatik ibiltean, inguru aberasgarria, historiaz eta mitologiaz betea begitandu jat. Frontala eroatea gomendatzen dot. Umeakaz joateko be inguru bikaina da, izan be, hatx ugari dagoz. Magiaz betetako inguru parebakoa da. Disfrutau!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu