Arabak eta Errioxak bat egiten dabenean

Amaia Larruzea 2026-11-19 09:52   Ibilian-ibilian

Labastidatik Harora, mahasti artean.

Euskal Herriaren eta Errioxaren artean bada muga oso fina, jatekoaren zein ardao artean eta kalidadezko produktuen artean, lausotu egiten dana. Sekulako bizikidetzea eta buztartze polita. Historian zehar, klima adierazgarriagaitik eta giro onagaitik Labastida eta Haro herriak ganezka egoten dira ia beti. Itsasoa eta kostaldea erakargarri bikainak diran arren, inguru honek be badauka sekulako enkantua.

Labastidan, bertan, ugerleku parebakoa dago, lorategi ederragaz eta umeentzako olgetarako eta dibertimendurako aukerakaz, baita helduentzako taberneagaz be, ugerlekuaren ondoan lasai asko egoteko. Gainera, eguneko sarrerea, arazo barik hartu daiteke eta.

Beste alde batetik, abuztuaren 8tik 11ra bitartean dira jaiak, eta benetan, sekulako giroa egoten da. Urteetan, lagun artean dabizen bizkaitar eta gipuzkoar asko be egoten dira
bertan, arabarrak, errioxarrak, leku guztietakoak. Ekintzak, mozorroak, ardaoa probetako saioak, danetarik.

Arabar errioxak baditu kalidadezko edariak eta jateko berezia baina bide ederrak be baditu inguruan. Maila historikoan, kulturalean eta paisajeen aldetik, mahats artean bideetatik
aurrera egitea plazerra da. Horrexegaitik, lehenxeago aitatutako ugerlekuetatik Aurrera egingo dogu, bidean jarraituz, Labastida eta inguruetako panoramikaz gozetako, bide lau, aldatz txiki eta luzeetan oinez, lasterka edota bizikletaz egiteko.

Harora bidean, 8 eta 7,5 km ingurukoa dogu, eta indartsu eta gogotsu egon ezkero, 20 km inguruko joan-etorria egin zeinkie zelai bideetatik barrena, Ebro ibaitik gertu eta Euskal Herria eta Errioxa oinez kurutzauta. Arabere gehiago, Briñas eta Haro alkar lotzen dituan Santiago Bidea be igaroten da inguruetik.

Kontuak kontu, kostaldetik harago, sartu gaitezan Arraba errioxak gordeten dituan inguruetan eta mobidu gaitezan herri eta erkidego batetik bestera, gehien gustetan jakun bezela!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu