Lasturko Mendi Martxea, basa edo lupetz jaia

Amaia Larruzea 2026-03-31 08:05   Ibilian-ibilian

Kostaldetik barrena, auzo ederrean.

Basa edo lupetz artean ekin deutsagu mendi martxen denporaldiari eta, horretarako, lasturren izan dogu aurtengo hitzordua. Bertan, Lasturko mendi martxea atontzen dabe, eta orain be, lupetzak ez dau hutsik egin. Lastur Debako auzugune bat da, eta berezia da bere horretan, baserriez inguratuta eta gune txikia izan arren, historikoa be bada. Bertatik ermitearen ondotik gaztairen ibilbidea hasten ei da eta berau balio pasajistiko eta geologiko handikoa da, balio handiko ibilbideaa.

Oraingo honetan, gainera, ibilbidea dezente aldatu da eta Mendaroko Kilimon Traileko ibilbidetik joan beharrean, Azpeitirantz egin genduan, Erlo eta Xoxotetik hurbil ibilteko. Hotzak eta baseak ez eben bidea bape erraztu. Giroak, ostera, merezidu eban.

Bitxikeria lez, martxa txikia eta luzea ordu berean hasi ziran eta jente andana edo moltsoa gerturatu zan Lasturko mendi martxara, goizeko zazpi eta erdietan. Ez da ordu bape erraza, baina mendizale guztiek plazea bete egin eben. Beraz, anoa-postuak horniduta egozan, batez be, bertan, esanguratsua dan etxeko saldeagaz eta txorizoagaz. Beraz, lagun artean egiteko hitzordu bikaina.

Ibilbide bi izaten dira: bata martxa laburra 20 kilometrokoa eta 1100 metro desnivel positibokoa eta martxa luzea 26 bat kilometrokoa eta 1600 metro desnivel positibokoa. Ikusten dozuenez, mendi martxea izanik, gorabehera handikoa. Eta honek hasierea emongo deutse aurtengo kirol erronkei, horreen artean, baita zirkuituko mendi martxei be. Aizkardin, Billabonan hasiko dana.

Gauzak holan dirala, kostaldeko ikuspegi ederra Itziartik gora eta Andutzen barrena eta barrualderantz Azpeitia alderantz eginda, eguraldiak dezente baldintzatu eban arren Lasturko mendi mrtxea beti izango da hitzordu parebakoa, plazan, frontoian, giroa sortuz parte-hartzaileen eta auzotarren artean, musika artean eta lokatz jaia garbitzeko iturriakaz batera. Ibilbidea urteko edozein egunetan egiteko modukoa, Gipuzkoaren barrenean sartu nahi izan ezkero.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu