Baru sumendia, Karibea eta Pazifikoa buztartzen
2025-12-23 08:15 Ibilian-ibilianUpealakoa da Boquete izeneko kafearen uriburua.
Panaman gagoz eta Bocas del Toron hainbat egun pasau ondoren, Baru sumendira joateko gogoa eta ilusinoa geunkan, izan be, inguru eta tontor hau Karibea eta Pazifikoa buztartzen dituan leku berezienetakoa da. Eguraldia bero eta hotz gero. Jentea, bestalde, zoragarria, laguntzeko prest beti. Hori bai, transferretan erne ibili behar da, izan be, danontzat negozio hutsa gara. Beraz, kontuz ibili. Apurka-apurka, aurrera egingo dogu, Bocas del Toroko itsas-mailatik Baru sumendiaren 3.475 metrotaraino.
Aukera aproposena izateko, hainbat agentzia eta personen eretxia izan genduan kontuan. Lehenengo eta behin, itsasontzi txikia edota txalupea hartu genduan Colon Ugartetik Almirantera. Almirantetik Boquetera, barriz, furgonetaz. Sekulakoa da atonketea, deskantsua furgoneta guztiek alkarregaz eginez, baina bakotxa bidearen toki batean itxita, Asian zehar egindako bidaien antzera, baina, hemen, gaztelania izanez hizkuntzea.
Boquetera heltzean, tiranteean, furgoneta aurrean egoan La Casa de Doña Cata hostelean galdetu eta Barú sumendira 4x4 autoetan igoteko aukerea baino ez egoan. Edonori galdetuta, oinez joateko gaueko 23:00etan urten behar zala esaten euskuen. Jakea erostera joan, bertako hotzaz eta tontorrean egin eikean hotzaz jaubetuta eta hortxe lortu genduan txofer baten kontaktua, parkeraino heltzen dan bidea behintzat kotxez egiteko eta ondoren, bide normaletik hasteko. Goizeko 01:30ak bueltan jaso eta parkearen sarrerara eroan gintuan. Handik gora, frontalaz lagunduta, gauez igoten hasi ginan. Igoerea espero baino lehenago eginez. Tontorrean, errumaniar bat eta Avilako gazte bat egozan. Lagun minak egin ginan laurok, argazkiak atara, jan eta barriketaldi ederra, hotza ahalik eta ondoen pasau ahal izateko.
Egunsentia heltzear zala, 4x4 ospetsu horretan jente asko igoten hasi zan. Laurok genduan kotxean joatearen lasaitasun hori; halanda be, momentuaz disfrutetea zan asmoa. Egunsenti ederra, benetan, Karibea eta Pazifikoa buztartzen dituan Panamako sumendirik altuenean. Jatsieran, bidea ez da hain polita, baina bistak eta ingurua ederrak dira. Gozau, benetan, inguru horretaz. Sekulakoa da, Panama eta kafearen lurralde hau!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
