Herri Jazz Ibiltaria. HAIKA.
2026-11-18 10:01 MusikeaZezeilaren 19an, 20:00etan, Zekaieta Zentroan, gunea bete arteko sarrera libreagaz.

EAE eta Nafarroan zazpi kontzertu izango dira: Musikene, Gasteiz, Getxoko eta Donostiako Jazzaldiak eta Quintanilla de la Ribera, Berriozar, Irun, Amorebieta-Etxano zein Labastidako Udalak kolaboratzaile.
SGAE Fundazinoak HerriJazz Ibiltariaren aldeko apustuari ekin deutso udagoienean be. Zikloaren laugarren edizinoak Zelaieta Aretoan jarraituko dau, Zornotzan, zemendiarenn 19an, eguenean, 20:00etatik aurrera (sarrera librea gunea bete arte) . Helburua bikotxa da: gorabidean doan talentua bultzatzea, oso maskulinizauta dagoan sektorean emakumeen presentzia indartzea eta jazza zabaltzea Euskal Herriko hainbat herritan, holako ekimenak ez baitira askotan egiten.
Zazpi kontzertu izango dira, Musikene Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegitik ataratako talde bin: Talatha eta Haika. Marta Payeras (Thalatha) ikaslea buru dauen hirukoak Euskadin dagoeneko emon diran udako hiru jazzaldietako agertokiak zapaldu ditu hurranez hurran: Gasteiz (Quintanilla de la Riberan), Getxo eta Donostia.
Musikene lantegiko beste taldea, Haika, Berriozarko eta Irungo eszenatokietatik igaro ondoren, Amorebieta-Etxanon joko dau eguenean; baita Bastidan be (abenduaren 20an), aukera honetan, programazinoari amaierea emonez.
Haika dira Alexandra Bartolome (abeslaria), Ager Alzola (bateria), Iker Toribio (gitarra) eta Cristina Pascual (baxua). Euren errepertorioak jazz-tradizinoa fusino-ikuspegiakaz eta egungo soinu fresko eta personaleko jatorrizko konposizinoakaz buztartzen ditu. Samara Joy, Michael Mayo, Wayne Shorter edo Bill Evans lako artisten eraginpean, taldea ondo jagondako kantuak egiten trebea da eta nortasun propioa nabarmentzen saiatzen da, baita lortu be, jazzaren hizkuntzearen aurreko errespetua eta barritzeko borondateari eutsiz.
Musikenen ikasten eta bere formakuntza profesionala lantzen dabizan ikasleek jazza ulertzeko modu bereziak adierazoten ditue musikearen bitartez, hau da, tradizinoaren barrikuspen sortzailea eta ahots propio ardatz hartuta sonoridade barrien bila dabiz beti.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
