Laura Sam poetearen 'Subir la dosis' obrea ikusteko sarrerak agortu egin dira

Bizkaie! 2026-11-23 11:48   Musikea

Bilbon, La Fundicion Aretoan dira 28an eta 29an, erabateko estreinaldia dan obrarako hitzorduak.

'Subir la dosis'. LAURA SAM. | Ikusi handiago | Argazki originala

Pieza hibridoak ahozkotasuna eta soinu-hizkuntzea, ekintzea eta gorputza buztartzen ditu, eta berba idatziari beste materialtasun bat emoten deutso, ahotsaren adierazpen-ahalmenaren bidez. Testu poetikoa barriro formuletea proponiduten dau diziplina anitzeko antzezlan horrek eta, horretarako, musikearen, antzezpenaren eta eszenearen bidez, spoken word berezi horretarako euskarriak irudikatzeko aukerea zabaltzen dau.

Antzezlana 2025ean idatzitako liburu baten ondorioa be bada (Caniche Editorial argitaletxea, 2026ko zemendia), barru-barruko prozesu batetik abiatuta egina, egileak bide paralelo bat edegi baitau meditazino-jardunbidearen eta depresino-kontrakoen bidezko tratamenduaren artean. Narratiba eszenikoa azaleratu egiten da, liburua zein egunkaria bezela, gai horreei buruz hausnartzen: niagazko identifikazinorik eza, ikututeko formulearen eta irudizkoaren arteko antzekoteko mugak, espiritualtasuna eta botiken erabilera eta, gero eta mobiduagoa eta zatikatuagoa dan mundu honetan, isiltasunaren bidez errealidadea ezagutu eta interpretetako modu barriak proponiduteko beharra.

Laura Sam (1989)

Jakintza-arlo askotako artistea da, izan be, poesia eszenikoan, performance eta musikan espezializauta dago. Holan, berbea eta ahozkotasuna buztartzen ditu, gorputza tresna poetikotzat hartuta. Era berean, musikearen arloan lan egiten dau: 2022an, album bat kaleratu eban Juan Escribano musikariagaz (We Are Standard), La voz en contra, eta Kase.O, Abraham Boba (León Benavente) edo Nacho Vegas artistakaz kolaborauu dau.

Lantaldea

  • Egilea eta antzezlea: Laura Sam.
  • Soinu-diseinua: Ibon Aguirre.
  • Argien diseinua eta zuzendaritza eszenikoa: Daniel Aranda.
  • Jantzien diseinua: Estela Miguel · h05.
  • Bitxien diseinua: Ale Ruiz.
  • Argazkiak: Judith Voet.
  • Laguntzailea: La Fundición (Bilbo).
  • Iraupena: 60 minutu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu