Euskal Museoa Bilbaoren Musika Bizi zikloak musika-ikuskizun bi gehiago batu ditu egitaraura
2026-11-17 08:53 MusikeaEntzuleak musika tradizionalera eta koralera gerturatzea da helburua.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak Urratsak izeneko kontzertua eskainiko dau abenduaren 3an, Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioagaz eta Oinkari Dantza Taldeagaz lankidetzan eta, horrezaz gan, Ondarreta Abesbatzaren ikuskizuna iragarri dabe 2027ko urtarrilaren 28an.
Biak museoko klaustroan egingo dira, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak 3 euroan dagoz eta museoaren webgunean eta txarteldegian bertan be erosi daitekez. Euskal Museoa Bilbaok Musika Biziren programazinoa horniduten jarraitzen dau. Musika-ziklo hori denporan zehar irauteko asmoagaz sortu zan eta bere helburua da museoa zuzeneko musikearen, ondarearen eta sorkuntza artistikoaren topagune izatea. Ekimenak hitzordu bi gehitu deutsoz musika-panoramearen dibersidadea eta aberastasuna islatzen daben proposamenak.
Lehenengo hitzordua abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 19:30ean: Bilboko Udal Txistulari Bandeak kontzertua eskainiko dau, Urratsak izenburupean. Gainera, musikea eta jantza tradizionala buztartuko dituan ikuskizun horretan, Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioko txistu ikasleek eta Oinkari Dantza Taldeak parte hartuko dabe.
Musika Bizi zikloak urtarrilaren 28an be ikuskizun berezia eskarriko deusku, izan be, Ondarreta Abesbatzak kontzertua eskainiko dau arratsaldeko 19:30ean. Ikuskizun horri esker, musika korala entzungai egongo da Euskal Museoa Bilbaoko klaustroan eta, beraz, entzuleek zuzeneko musikaz gozetako aukerea izango dabe ondare-ingurune berezi batean. Ikuskizun bi horreei esker, Musika Bizi ekitaldiak museoaren kultura-programazinoaren proposamen iraunkorra izaten jarraitzen dau, ateak edegiten baiteutse genero, formatu eta musika-talde askori.
Erosi sarrerak hemen eta museoko txarteldegian.
Musika Bizi
Euskal Museoa Bilbaok Musika Bizi egitarau berezia jarri dau martxan, jarraitzezko asmoz jaio baita. Zikloaren helburua da museoko eskaintza kulturalaren barruan hitzordu egonkor bezela finkatzea, bai eta interprete, publiko eta ondare-ingurune paregabakoaren arteko topaketea bultzatzea be.
Ekimena urrian hasi zan Musika Biziren espiritua islatzen daben proposamen bigaz:
Lehenengo hitzordua urriaren 15ean izan zan, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoagaz, Amagoia Loroñok zuzenduta. Zure auzoan gozatzeko musika izenburupean.
Zemendiarenn 19an, 19:30ean, San Anton Abesbatzaren kontzertua izango da, abesbatza-musikea Bilboko Euskal Museoko Klaustrora eroango dauena, programazino honen sorrereak ekarriko dauen proposamen aniztasuna indartuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
