Xavier Puig i Ortiz maisu konbidauak gidatuta 'Ibilbideak' zikloko doinuak eskainiko ditue
2026-11-20 09:49 MusikeaBilboko Udal Musika Bandea zemendiaren 22an bueltauko da Bilbora.

Bilboko Udal Musika Bandea.
Kontzertuak benetako musika-bidaia proponiduten dau, lurraldeak, paisajeak eta bizipenak gogora ekarten dituen obra biren bidez. Lehenengo zatian Antonín Dvořáken 9. Sinfonia Mundu Berritik izango da protagonista. Errepertorio sinfonikoko lanik ezagunenetakoa, lau mobimentutan egituratuta dagoana: Adagio-Allegro molto, Largo, Scherzo. Molto vivace-Poco sostenuto eta Allegro con fuoco. Programako bigarren obrea Otto M. Schwarz konpositore austriarraren Around the World in 80 Days izango da; izaera deskriptiboko partitura horrek soinu-bidaia horri jarraipena emongo deutso eta bete-betean egingo dau bat Ibilbideak denporaldia inspiretan dauen bidaia-izaereagaz.
Xavier Puig i Ortiz Orfeó
Català eta Palau de la Música Catalanako Cor de Cambra taldeetako zuzendaria da, baita Orquestra Simfònica del Vallès orkestrako zuzendari egoiliarra eta Orquestra de Girona orkestrako zuzendari konbidau nagusia be. Cerveran (Lleida) jaioa, pianoa, biolina eta konposizioa ikasi zituan, eta ondoren koru eta orkestra-zuzendaritzan espezializau zan, Salvador Mas eta Leopold Hager maisuakaz prestakuntza zabalduz. Haren ibilbidean Espainiako Orkestra Nazionala, RTVEko Orkestra eta Abesbatza, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Granada, Extremadura eta Kordobako orkestrak zuzendu ditu, besteak beste. Era berean, orkestra eta zuzendaritzako irakaslea da Escola Superior de Música de Catalunyan (ESMUC).
Sarrerak hemen.
Kontzertu horren ondoren, Bilboko Udal Musika Bandeak denporaldiagaz jarraituko dau abenduaren 4an, barikuan, 18:30ean, Juan Crisóstomo de Arriaga Konserbatorioko Auditoriumean, oraingoan Iñaki Urkizu zuzendari dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
