'Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko'
2026-11-10 07:40 MusikeaGalbahe-ren kontzertua zemendiaren 15ean izango da, 19:00retan, Gasteizen.
Literaturea eta musika buztartzen dituea proposamena dakar Galbahe taldeak, Katamalo egitasmoari jarraituz, hain zuzen be.
2025ean orain arte publikautako disko bakarra grabau eban taldeak: Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko izenburupean argitaratu zan; Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuko berbak musikaz jantzi ditue, Koldo Izagirreren berbak dituan Wafa kantuaren salbuespenagaz.
Zarauzko Literaturian estreinau eta hainbat zuzeneko eskaini ondoren, 2026ko amaieran egitasmoa eten egingo da. Beraz, Gasteizko hau taldearen zuzenekoa disfrutetako azken aukerea izango da.
Galbaheren taldekideak Lander Bilbao (abeslaria eta gitarristeaa), Mariana Blanco (biolinistea) Rafa Rueda (bajistea, gitarra eta tekladuak) Urdin Baraiazarra (mandolinajolea), Uxue Garcia (biolinistea), eta Gotzon Barandiaran (abeslaria) dira.
Galbahe taldearen kontzertua zemendiaren 15ean izango da, iluntzeko 19:00retan, Gasteizeko Izaskun Arrue Kulturgunea. Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
