Iurretako Musikaldiari Radio Rebelde taldeak ekingo deutso

Bizkaie! 2026-10-28 10:44   Musikea

Zemendiaren 6tik 20ra.

Radio Rebelde, Emilio Azkarate edo Inspirit lako artistak hartuko ditu Iurretak,  bertako ikasleentzako saio pedagogikoakaz batera.

Iurretako Udalak kulturearen zabalkundearen alde egin dau barriro eta Musikaldia babestu, urtero Ibarretxe kultur etxea genero eta estilo askotako musikazaleentzako lehen mailako topagune bihurtzen dauen ziklo tradizionala.

Zemendian zehar, Musikaldiaren programazinoak jazza, bluesa eta rocka, musika klasikoa eta gospela eskainiko deutsee Iurretako herritarrei, bertako eta nazinoarteko artista hautatuen parte-hartzeagaz.

Iurretako Udaleko erakundeen ordezkarien eretxiz: Musikaldiaren helburu nagusia Iurretara hainbat diziplina eta musika estilo ekarten jarraitzea da, hainbeste urtetan erantzun bikainagaz egin dan bezela. Iurretako eta Durangaldeko herritar guztiak konbidau eta animau nahi ditugu doban eta kalidade handiko programazino honegaz gozau deien.

Musikaldia 2026

Edozeinentzako kontzertu guztiak 19:00retan izango dira Ibarretxe Kultur Etxean:

• Zemendiak 6, barikua, Radio Rebelde.
• Zemendiaren 9tik 13ra: Kantuen Kontuak proiektuaren saio pedagogikoak, batez be Juan Orobiogoitiako ikasleentzat.
• Zemendiaren 13an, barikuan, Emilio Azkarate bakarlariaren kontzertua, Canciones de nuestra vida izenburupean.
• Zemendiaren 20an, barikuan, Inspirit gospel taldearen ikuskizuna, Aretha Gospel show-agaz.

Konbidapenak jasotea

Saio guztiak doban dira baina lekua mugatua da. Konbidapenak Ibarretxe Kultur Etxean bertan hartu daitekez ikuskizun bakotxaren aurreko astean edo egun berean, 18:30etik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu