Hemen da Anonyme Popular '#2 Inor'

Bizkaie! 2026-10-30 08:43   Musikea

Lehenengo lanagaz 40 kontzertu egin eta urte bi eta erdi aurrerago dator #2 Inor.

Lehenengo lanagaz 40 kontzertu egin eta urte bi eta erdi aurrerago dator.

Aurrekoari segika, gaurko munduko herritar euskaldunaren egunerokoa kontetan jatorku barriro be #2 Inor. Anonyme Popular, ahozko kultura garaikidea lantzen dauen talde-egitasmoa.

Berbea eta ahotsa ditu ardatz eta hainbat artistagaz alkarlanean, adierazpide, euskarri eta kanal ugaritan jorratzen da: musikea, grafismoa, ikus-entzunezkoak, oholtzea, disko-liburua, plataforma digitalak...

Spoken wordean zein kantuan dabil Inor, berben arabera aukeratuz hip hop, funk, pop eta bestelako erritmoak, bere kantuak musika modernoagaz eta konponketa dotoreakaz nuztartuz.

Zuzenekoak

2027/01/22: Elorrioko Arriola Antzokian

2027/01/31: Oñatiko Gaztelekuan.

2027/02/? zehaztu barik. Iruñeko Bertsoaroan.

2027/02/18: Hernaniko Biteri Etxean.

2027/02/26: Tolosako Topic.

2027/03/12: Aretxabaletako Zaraia Aretoan.

2027/03/21: Bilbon, Loraldia.

2027/04-05 (zehaztu barik). Laudioko Basa zikloan.

2027/05/15:Durangoko San Agustin Kulturgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu