Hezkuntza Sailak 400 profesional batu ditu ikastetxeetan euskerearen erabilerea sustatzeko
2026-11-13 08:48 Euskerea berbagaiXXX. Eskola Hiztun Bila jardunaldian.

Ikastetxeetan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lana autortzea da asmoa. Ibilbide horrek euskerearen etorkizunari konfidantzaz begiratzeko aukerea emoten dau eta, esangura horretan,
hizkuntza-lidergoa izan da jardunaldiaren ardatz nagusia. Begoña Pedrosa sailburuak defendidu dau euskerea ikastetxe bakotxaren konpartidutako helburua izatea, zuzendaritza-talde, irakasle, familia eta ikasleen inplikazinoagaz.
EHIKAk, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskerearen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak, bere lan-arloak aurkeztu ditu, ikastetxeetako hizkuntza-proiektuak indartzeko, irakasleen prestakuntzea hobetzeko eta euskerearen ikaskuntza eta erabilerea errazteko.
Ikasleen artean euskerearen erabilerea sustatzeko ikastetxeen zeregina indartzea izan da Vitoria-Gasteizko Jesus Guridi Musika Konserbatorioan egindako Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren XXX. edizinoaren helburu nagusia.
Jardunaldia EHIKAk atondu dau. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak emon deutso hasierea topaketeari. Bertan, hezkuntza-esparruko 400 persona inguru batu dira, batez be hizkuntza-normalizazinoko arduradunak, hizkuntza-kudeatzaileak eta ikastetxe publiko eta itunduetako zuzendaritza-taldeak.
Hizkuntza lidergoa ikastetxean izenburupean, topaketeak hizkuntza-proiektuek euskerearen eguneroko erabileran eragin handiagoa izatea zelan lortu aztertu dau. Horretarako, zuzendaritza-taldeak, irakasleak eta hezkuntza-komunidadea zelan inplikau aztertu da, bai eta hizkuntza-helburuak ikastetxeen funtzionamenduan zelan txertatu be.
Begoña Pedrosak hiru hamarkadotan ikastetxeetan euskerearen normalizazinoa bultzatu dabenek egindako lana autortu dau, batez be hizkuntza-normalizazinoko arduradunena. Urte honeetan moltsotutako esperientziak eta profesional horreen inplikazinoak konfidantzaz begiratzeko aukerea emoten dabe euskerearen etorkizunari, baita beste belaunaldi batzuen artean euskerearen presentzia eta erabilerea handitzeko aukerei be. Horretarako, sailburuak zuzendaritza-talde, irakasle, familia eta ikasleek konpartidutako hizkuntza-lidergoa defendidu dau, hizkuntza-helburuak ikastetxe bakotxaren erabagietan eta lehentasunetan txertatzeko.
Pedrosak euskerearen sustapena euskal hezkuntza-sistemearen arduren artean kokatu dau. Gero eta anitzagoa dan gizartean, euskerea eta euskal kulturea ardatz izango dituan eredu eleaniztun eta kulturartekoa defendidu dau. Horretarako, hizkuntza-proiektuak eguneratzearen, irakasleen prestakuntzea indartzearen eta hamarkada honeetan ikastetxeetan pilotutako ezagutzea erabiltearen garrantzia azpimarratu dau.
Josune Zabala EHIKAko zuzendariak institutuaren lana aurkeztu dau, ezagutzea eta ikerketea ikastetxeen beharretara hurbiltzeko. Institutuaren helburuen artean dagoz hizkuntza-proiektuak indartzea, irakasleen prestakuntzea hobetzea eta euskerearen ikaskuntzea eta erabilerea errazteko baliabideak garatzea.
30 urte euskerearen alde lanean
Jardunaldian, ikastetxeetako euskerearen normalizazinoaren alde egindako hiru hamarkadetako lana errepasau da. Urte horreetan, eskolan euskerearen presentzia indartzen lagungarri izan diran programak, materialak eta esperientziak nabarmendu dira. Egungo erronken artean dago ikasleek eguneroko hartu-emonetan euskera erabilteko aukera gehiago izatea, gela barruan zein kanpoan.
Egitarauak Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren 30 urteei buruzko mahai-inguru bat eta hizkuntza-lidergoari, ikastetxeetako hizkuntza-proiektuen hobekuntzeari eta murgiltze-ereduen eguneratzeari buruzko berbaldiak izan ditu, euskerearen ikaskuntzea eta erabilerea indartzeko. Irakasleen prestakuntzearen garrantzia be aztertu da, baita ikasleek egoera eta eremu askotan euskerea erabilteko aukerak zabaltzea be.
Gaur egun, EHIKAk Hezkuntza Sailaren jarduerak bultzatzen ditu, ikastetxeetako hizkuntza-proiektuak indartu, irakasleen prestakuntzea hobetu eta euskerazko irakaskuntzarako materialak eta baliabideak lantzeko. Jardunaldian aurkeztutako ekimenen artean dagoz konplexutasun handiko 20 ikastetxegaz egindako proiektu pilotu bat, HUHEZI Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeagaz lankidetzan, hizkuntza-kudeatzailearen figurea indartzeko; ikasle etorri barriei zuzendutako EUSLE programearen egokitzapenak; eta hizkuntza-gaitasuna hobetzeko eta ebaluetako tresnak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
