Arantza Martinez Erostarbek jasoko dau 2026ko Argia Ereiten Euskera Saria
2026-11-18 11:00 Euskerea berbagaiGetxotarrak irakaskuntzan eta bere eguneroko bizitzan be eten barik euskerea sustatzeagatik.
Euskerea bultzatzea autortzen dauen XVII. edizinoaren sari emote-ekitaldia Muxikebarrin izango da abenduaren 2an, 19:00retatik aurrera.
Martinez Erostarbe pozarren dago Euskera sariaren barri izan ostean, eskertuta eta hunkituta eta haren eretxiz ohorea da niretzat, ez neban espero, sekulako sorpresea izan da, oso harro nago eta nigan sinistu dabenak eskertzen ditut.
Trinitarias ikastetxean izan ondoren, auzokide honek Magisteritzea eta, aldi berean, euskerea ikastea erabagi eban, gurasoek euskerea eta euskal kulturea maite zituelako eta jarrera horri eusteko erakutsi eutsielako. Trinitarias ikastetxean hartu eben irakasle eta bertan 40 urte emon zituan, erretiroa hartu arte.
Erostarbek azaldu dauenez, hasieran A eredua egoan, eta talde baten lan handiari esker B eredua ezartzea lortu eben. Trabaz betetako ibilbidea izan zan, irakasleen jarrerak, pentsamenduak eta txipa aldatzeko; materialak, olgetak, liburuak eta holakoak sortzeko eta gurasoen inplikazinoa eskatzeko lan egin behar izan gendualako poliki poliki eta ilusino handiz. Poztu egiten naz gaur egun ikasle ohi batzuk hurbiltzea euskeraz egiten, harro sentiduten naz, oso hunkituta.
Bestalde, lan-eremutik kanpo, bizilagun hau oso eragile aktiboa da udalerriko kultur bizitza eta euskerearen aldeko ekitaldiak sustatzen. Berak uste dau herrian euskerazko kultur eskaintzea gaztelaniazkoa baino eskasagoa dala eta gainera horreetan askotan jente gitxi batzen dala. Hori penagarria begitantzen jako Getxon euskeraz dakien personen kopurua altua izanda, erabilerea bajua dalako.
Arantzaren zaletasunen artean panderoa eta txalapartea jotea dago eta horreek kalean eta kultur jarduerak dagozanean praktiketea be gustetan jako, euskal giroa bultzatzeko. Horregaitik, ahal dauen guztietan, esate baterako urteera, ibiladi eta holakoetan, edo Agate Deuna eta San Juan gaueko jardueretan parte hartzen dau, beti lehenengo berbea euskeraz eginez. Autortu dauenez, askotan sorpresa politak hartzen ditut pentsetan ez nituan personek euskeraz badakiela ikustean. Uste dot oso garrantzitsua dala beti saiatzea, lehenengo berbea euskeraz esatea, dakiguzan esamoldeak aitatzea, ohiturak sortzea, egunero keinuak egitea, pozik, apurka-apurka eta gelditu barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
