Languages Lanean 2027 kongresuan hizkuntzen kudeaketea eta enpresen lehiakortasuna ardatz

Bizkaie! 2026-11-24 11:17   Euskerea berbagai

Languages Lanean nazinoarteko kongresuak 2027ko edizinorako izen-emote epea edegi dau.

Eusko Jaurlaritzeak bultzatuta, kongresuaren bigarren edizinoa Donostian egingo da 2027ko urtarrilaren 28an eta 29an, hizkuntzen kudeaketeak eremu sozioekonomikoan eta enpresen lehiakortasunean dauen garrantzia aztertzeko.

Lehenengo edizinoa 2024an egin zan Bilbon, eta izandako harrera ona ikusita, hiru urte aurrerago bueltauko da kongresua nazinoarteko begiradea zabalduz. Hizkuntzen kudeaketearen esperientziak eta praktika aurreratuak konpartidu nahi dira. Horreen bidez, era guztietako enpresak euren estrategietan hizkuntza-aldagaia be txertatzeko animau nahi dira. Egun biko ekimena urtarrilaren 28an, Donostiako Kursaalean, eta urtarrilaren 29an, GOe - Gastronomy Open Ecosystem-en.

Hizkuntzen kudeaketea, lehiakortasunaren faktore Enpresen eta erakundeen eguneroko erronkei Enpresen eta erakundeen eguneroko erronkei erantzuteko tresna lez landuko da hizkuntzen kudeaketea, izan be, hizkuntzen kudeaketa egokiak eragina izan leike bezeroakazko hartu-emonetan, langileen motibazinoan eta talde-kohesinoan, ezagutzearen transmisinoan, erakundeen nortasunean eta barrikuntzan.

Holan, kongresuak erakundeen estrategian hizkuntzek daben lekua aztertuko dau, eta enpresa eta entidade aurreratuen esperientziak ezagutzeko aukerea eskainiko dau, besteak beste, nazinoartekotzea, personen kudeaketea, bezero-esperientzia, gizarte-erantzukizuna eta adimen artifizialak hizkuntzen kudeaketan eskaintzen dituan aukerak izango dira berbagai.

Era berean, hainbat sektore ekonomikotan hizkuntzen kudeaketeak dauen eragina aztertuko da, besteak beste, industrian, kirolean, osasunean eta jagoletzan, merkataritzan, ostalaritzan eta turismoan.

Izen-emotea zabalik

Languages Lanean 2027 kongresua edonorentzat edegia izango da, eta batez be enpresa arduradunei eta profesionalei zuzenduta dago: enpresaburuei, giza baliabideetako eta sistemetako arduradunei, eta hizkuntzen kudeaketan interesa daben profesionalei, oro har. Kongresuan parte hartu nahi dabenek dagoeneko emon leikie izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu